Hutsik

Total: 0,00 €

Argitxo

Body: 

Uda honetan, Argitxo izango da zure lagunik onena. Argitxo poltsa, zure janariak eta edariak eramateko, Argitxo edalontzia, eta, Argitxoren bi ipuin, mendian nahiz hondartzan disfrutatzeko!

Sorta: Argitxo edalontzia, Argitxo poltsa, Argitxo eta arlotea (ipuina), Argitxo eta ipotx galtzaberdea (ipuina)

20,00 €
Body: 

HELBURUAK:

Argitxorekin identifikatuz eta jolastuz euskararekiko atxikimendua garatzea. Horrekin batera,  banaka nahiz binaka jolastuz disfrutatzea eta kideekiko errespetuzko jarrerak izatea.

Jarduera osatzeko behar den arreta,  irudikapen espaziala eta kontrol motorra (esku-motrizitatea) garatzea eta norbere sentimenduak eta pentsamenduak era egokian adierazteko ahozko hizkuntza erabiltzea.

Ezaugarriak:  Argitxoren irudia duten 6, 9, 12 eta 16 zatiko 4 puzzle. Puzzleen neurria: 16x16 cm

NOLA JOLASTU:

Jolasten hasi baino lehen, lau puzzleetako zatiak banatzea komeni da. Horretarako, fitxa bakoitzak atzealdean inprimatuta daukan irudiari edo zatiaren neurriari erreparatu beharko zaio.

Bakarka:

Argitxoren zein puzzle osatu nahi duen pentsatu, eta, dagokion fitxa multzoa hartuko du haurrak. Ondoren, ahuspez dauden puzzle zatiak gora begira jarri, eta, prest dago dena puzzlea osatzen hasteko.

Puzzlea egiterako orduan lagungarri izango da kaxaren azalean dagoen ereduari begiratzea. Puzzlea osatzeko era desberdinak daudenez, haurrak, bere sormena erabiliz, aukeratzen duen bidea izango da egokiena.

Binaka:

Aukeratu puzzle bat, eta, berari dagozkion zatiak bi haurren artean banatuko dira. Bien artean osatuko dute puzzlea, bakoitzean batek fitxa bat jarrita.  Behin puzzlea osatuta, irudietan ikusten dutena kontatuko diote batak besteari: Zer ikusten duten, non dauden, zer egiten ari diren, zer gertatu den, zer gustatzen zaien, zer sentitzen duten…

Jolasteko beste era bat puzzlea begiak itxita egitea izan daiteke. Zentzumenen bidez sentsazioak jasotzeaz gain elkarrekintza bideratzea du helburu.  Puzzlea egingo duenak begiak itxita izango ditu. Beste kideak, gidariak, puzzle zatiak emateaz batera argibideak emango dizkio, ahoz, bere kideari, toki zuzenean koka dezan dagokion zatia. Ondoren, paperak txandakatuko dira. Argibideak oker ere eman daitezke, nahita, irudi barregarri bat sortzeko!

Helduon laguntzarekin:

Irudietan ikusten duenaren azalpen laburra egiteko eskatuko diogu haurrari. Esaterako: “Argitxoren irudi hauetatik zein da gehien gustatzen zaizuna? Zerk harritu zaitu gehien? Zergatik? Zer dago irudi horretan? Zer gertatzen da bertan? Haurrak aipatu ez dituen elementuak identifikatzen eta bere kontakizuna aberasten lagunduko diogu, galdera eta laguntza egokien bidez: “Esan duzun hori argitu dezakezu? Zehatzago azaldu dezakezu?...”

Argitxoren irudietatik abiatuta, emozioez hitz egiteko aukera izango dugu. Esaterako: “Nola dago Argitxo irudi honetan? Alai ala triste? Zergatik ote da? Eta zu, noiz egoten zara pozik? Zer egiten duzu pozik zaudenean? Eta, triste zaudenean, zergatik izaten da?...”

Erreferentzia:  11013

15,00 €
Body: 

HELBURUAK:

Euskaraz jolasten disfrutatuz euskararekiko atxikimendua garatzea;  arau errazak errespetatuz talde jokoetan gogoz eta kideekiko errespetuz parte hartzea, eta  honekin batera, sormena lantzea.

Euskal Herriko Ingurune naturala eta Euskal Mitologia ezagutzeko jakin-mina izatea, eta beraiekiko errespetuzko jarrerak garatzea.

Ezaugarriak:  Egurrezko taula, 4 Prakagorriren figurak, bi dado, eta poltsatxoa. Taularen neurria: 29x29 cm

NOLA JOLASTU:

Argitxo basora joan da, bere kriseilua etxean ahaztuta. Prakagorriek aurkitu dute kriseilua, eta,  zuen laguntza behar dute Argitxori kriseilua eramateko. Bihurtu zeuek ere Prakagorri eta lagundu Argitxori!

Basorako bidean, gauza asko aurkituko  dituzue:  ardiak, marigorringoak, amuarrainak, txantxangorriak, tximeletak, kuku-prakak, otso-aztarnak, haritzak, txibiritak, perretxikoak,  martin-arrantzaleak… Ezagutzen al dituzue?

Izaki magikoak ere aurkituko dituzue: Anbotoko Mari, Euskal Mitologiako jainkosa nagusia,  bere ahariaren ondoan;  erreka ondoetan bere adatsa urrezko orraziaz orrazten egoten den Lamia; basoko jaun eta jabe den Basajaun;  eta, azkenik, Tartalo begibakarra, erraldoi beldurgarria.  Eguzki-loreak ere izango dira bidean, zuen bidea errazteko.

Jolasteko bi era proposatzen dizkizuegu: 

. Kooperazioan: Jolaskide bakoitzak Prakagorri batekin jolastuko du, baina lau Prakagorriak helmugara iritsi arte ez da amaituko jokoa. Prakagorri bat helmugaratzen denean, bere txandak oraindik helmugaratu ez diren Prakagorriei laguntzeko erabiliko dira.

. Ohiko eran: Jolaskide bakoitzak Prakagorri batekin jolastuko du, eta, lehenengo iristen denak irabaziko du.

Ausartuko zarete jolasteko era eta arau berriak asmatzen eta adosten? Izan zaitezte joko-sortzaile!

Ez izan presarik helmugara heltzeko. Disfrutatu ibilbideaz! Prest zaudete abentura hasteko?

Erreferentzia:  14026

22,00 €
Body: 

28 zatiko puzzlea. 27 foam-ezko letra larri.

PUZZLEA:

Puzzlearen zati bakoitzak irudia oinarri duen alfabetoko letra bana du; oinarrizko hizkuntzarekin lotutako irudiak dira.

Bi bide erabil litezke puzzlea osatzeko:

-          puzzlearen kaxan ageri den irudia erabiltzea eredu gisa.

-          ohiko puzzleetan egin ohi den legez, zati bakoitzarekin ongi uztartzen den zatia aurkitzen saiatzea (koloreari erreparatuz, esaterako)

 

Hasiera batean haurrak ez du jakin behar zein den letren ordena. Irudia eta letra lotzea izango da lehenengo helburua.

 

PUZZLEA ELKARLANEAN:

Puzzlearen zatiak taldekideen artean banatuko dira. Lau haur badira, zazpina zati bakoitzari, esaterako. Puzzlea talde-lanean osatuko dute, elkarri lagunduz; inolako araurik gabe edota ordena zehatz bat jarraituz (ezkerretik eskuinera, esaterako), nahi den moduan. Beti ere beste kideak errespetatuz eta elkarri lagunduz.

Aldaera: puzzlea ordenan egin beharko da, alfabetoko letren ordena jarraituz. Puzzlearen lehendabiziko zatia (Argitxoren alfabetoa jartzen duena) daukan haurrak hasiko du jokoa. Partaideek txandaka jarraituko dute. Txanda egokitu zaion jokalariak puzzlearen hurrengo zatia badauka, jarri egingo du eta, bestela, hurrengo jokalariari utziko dio txanda. Irabazlea bere zatiak lehendabizi kokatzen dituena izango da.

Bi erabilera hauez beste hainbat jolas proposatzen dira: Hitz eta pitz, Ipuin kontalari, Foam-ezko letrak, Hitzekin jolasten, Ikusi-makusi, Irakurtzen, Soinuekin jolasten (kontzientzia fonologikoa), Sailkatzen eta, azkenik, Asmatzen.

23,00 €
Body: 

Haurrari euskara maitatzen lagunduko dion Argitxo dugu edalontzi honetako protagonista. Era honetan, haurrak hasiera-hasieratik izango du euskararekin identifikatzen lagunduko dion pertsonaian oinarritutako eguneroko bizitzarako tresneria.   Edari hotzak nahiz beroak hartzeko; etxean nahiz ikastolan erabilgarria. Mikrouhin-labean erabil daiteke. 

4,00 €

Orriak

RSS - Argitxo-rako harpidetza egin