Hutsik

Total: 0,00 €

Gizarte zientziak

Gizarte zientziak lantzeko

Body: 

Txanela proiektuko CD-ROM interesgarri hau, modu errazean, mapa interaktiboen bitartez, geografia ikasteko ezin egokiagoa da.

Bi aukera nagusi dituzu: bata, mapa interaktiboak; mapak ikus ditzakezu eta datu zehatzak jasoko dituzu, bai mapa politikoetan, bai fisikoetan. Bigarren aukeran, zuk nahi duzun mapan eskatzen zaizkizun datuakipintzen asmatu behar duzu.

Gurasoak eta irakasleak erabiltzeko egina ere badago. Bertan, elementu guztiak daude zerrendatuta. Elementu bakoitza landu edo ez aukera daiteke. Dagokion laukitxoa sakatuz, gure zerrendari gehituko diogu edo handik kendu egingo dugu elementu hori.

Sistema eragilea: Windows, Mac.

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: CD-ROM irakurlea, soinu-txartela, pantailaren tamaina egokia 1.024x768.

10,00 €
Body: 

Txanela proiektuko CD-ROM interesgarri hau jolasaren bitartez Gizarte zientziak lantzeko ezin egokiagoa da. Bere helburua da Europako gutxiengo etnikoen informazioa zabaltzea.

Bi atal ditu: lehenengoan, estaturik gabeko herrien Europako mapa agertuko zaigu. Bertan, herriei buruzko informazioa eskainiko da: izen ofiziala, hiriburua, bandera, herriaren bilakaera historikoa, ekonomia, bertako hizkuntzak… Bigarren atalean, hiru jokoren bidez, ikasten ari denaren inguruan jarduteko aukera eskainiko zaio erabiltzaileari, era ludikoan: herri bakoitza bere lekuan jarri beharko du; galdera-joko bidez, herri bakoitzari buruzko hainbat galdera egingo zaizkio, erantzun egokia aukeratzeko; pista-jokoaren bidez (hamar pista emango zaizkio), zein herriri buruz ari garen asmatu baharko dugu.

Sistema eragilea: Windows, Mac

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: CD-ROM irakurlea, pantailaren tamaina egokia 1.024x768.

Herrien Europako Android bertsioa ere badugu. Jokoa probatzeko "LITE" delakoa erabil dezakezu.
https://play.google.com/store/apps/details?id=air.com.ehi.herrieneuropalite

Aldiz, joko oso nahi baduzu hemendik lortu dezakezu:
https://play.google.com/store/apps/details?id=air.com.ehi.herrieneuropa

10,00 €
RSS - Gizarte zientziak-rako harpidetza egin