Museoak leku guztietan ugaldu diren sasoian, hauen gaineko begirada kritikoa da Museo Bilduma, eta, oroz gain, sormenari eskainitako gorazarrea, zientzia fikzioaren klasikoei egindako keinu ttipiz betea.
14 urte (3. maila)
Bertsio digital honen bitartez, galdera-erantzuneko mahai-joko onenaz goza dezakezu.
Galdera ugari, zailtasun maila ezberdinak eta bost arlo. Bakarrik nahiz taldean jokatzeko.
Gailu ezberdinetatik erabili daiteke: PC, tablet, mugikorra...
EGIN PROBA!
Gurearen oihartzunak dituen haurren unibertso batean, Haur Besoetakoak litxarrerien mafiaren erabateko kontrola dauka, edo hala uste du berak behintzat...
Bi hiltzaile enkargu bat burutzear dira New Orleans-en, baina bezperan metamorfosi arraro bat gertatuko da. Intriga eta fantasia.
Egiptoko mitologianaren berrirakurketa futurista, intrigaz betetako istorio batean.
Naziek gerra irabazi ondorengo etorkizun batean, hilketa arraro bat ikertzen duten bi poliziek. Fikzioa eta intriga.
Harkaitz Cano eta Iñaki G. Holgadok osatutako tandemak piztia disekatuz betetako soto batean amnesiak jota esnatzen den gizon baten istorio iluna eskaintzen digute komiki zirraragarri honetan. Xabiroi aldizkarian argitaratutako komiki-bilduma da. Gidoia bikaina eta marrazkiak ezin hobeak. Genero beltzekoa, intriga, misterioa eta abentuak ziurtatuta dauzkazue.
Dani Fanoren komiki-liburua, marrazki kalitatezkoak eta istorio interesgarria uztartzen dituena. Etorkizun hurbilean kokatutako zientzia-fikziozko istorio honek, Agustin Eguskizagaren, Dionisia 2 izar-Atoiontziko [ZEIN DA ONTZIAREN IZENA? KURTSIBAZ BEHAR DU] kapitainaren, nabigazio-egunkarian oinarritutako kontaketa harrigarria aletzen du. Tramak amodio, suspensea eta umorea ditu ezaugarri.
Joxean Muñoz eta Juan Luis Landak osatutako tandemak, euskal mitologiaren iturritik edaten duen abentura-istorioa eskaintzen digu kalitatezko komiki honetan. Xabiroi aldizkarian argitaratutako komiki-bilduma da honakoa. Gidoia bikaina eta marrazkiak ezin hobeak. Euskal mitologia, historia eta fantasia aurkituko dituzu orrialde hauetan.
Txanela proiektuko CD-ROM interesgarri hau, modu errazean, mapa interaktiboen bitartez, geografia ikasteko ezin egokiagoa da.
Bi aukera nagusi dituzu: bata, mapa interaktiboak; mapak ikus ditzakezu eta datu zehatzak jasoko dituzu, bai mapa politikoetan, bai fisikoetan. Bigarren aukeran, zuk nahi duzun mapan eskatzen zaizkizun datuakipintzen asmatu behar duzu.
Gurasoak eta irakasleak erabiltzeko egina ere badago. Bertan, elementu guztiak daude zerrendatuta. Elementu bakoitza landu edo ez aukera daiteke. Dagokion laukitxoa sakatuz, gure zerrendari gehituko diogu edo handik kendu egingo dugu elementu hori.
Sistema eragilea: Windows, Mac.
Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: CD-ROM irakurlea, soinu-txartela, pantailaren tamaina egokia 1.024x768.