Hutsik

Total: 0,00 €

3 urte

Body: 

Olentzero bizi den basoa magikoa da. Guk ezin ditugu ikusi, baina hainbat eta hainbat gizaki bizi dira han. Hango zuhaitzek, abereek… antzinakoek legez hitz egiten dute. Haritzak, arteak, azeriak, hontzak, untxiak, urtxintxak… horiek denak dira Olentzeroren lagunak. Txoko sekretuak ere badira basoan: jostailuz betetako gelak, liburuz hornitutako zuhaitzak, animalien soinuak entzuteko eta asmatzeko txokoak, marrazteko gelak, abesteko zelaiak, basoko animaliak zenbatu, bereizi eta apartatzeko landak…

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: Pentium II – 350, soinu-txartela, CD-a irakurtzeko unitatea eta VGA 800x600 256 kolore.

Honako hauek ditu: Irakurtzeko txokoa, idazketakoa (letra larriz edo xehez), pintatzekoa (ereduari jarraituaz ala eredu gabe), matematikakoa (seriazioak, zenbakiak…), jolasen txokoa (puzzleak, pare-jokoak…)… Urte guztian erabilgarria.

20,00 €
Body: 

Gabonetan opariz zamatuta datorren ikazkin ezagunaren 16 zatiko egurrezko 2 puzzle, 18x26 zentimetrokoa bakoitza. Jokalari bakarra edo gehiago jolasteko modukoa.

Esar sailkapena: Muntatzeko jolasa, Disposizio jolasa.

Gaitasunak: hautematea, aditasuna, espazio-orientazioa, esku-begen koordinazioa, komunikazioa, sozializazioa.

Konpetentziak: Pentsatzen eta ikasten ikasi, Komunikatzen ikasi, Elakarrekin bizitzen ikasi, Norbera izaten ikasi, Egiten ikastea.

Curriculum-arloak:

* Haur Hezkuntza: Nortasuna eta autonomia pertsonala; Ingurune sozial eta fisikoaren ezagutza; Komunikazioa eta errepresentazioa.

* Lehen Hezkuntza: Natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen ezagutza; Euskara eta literatura.

10,00 €
Body: 

30 cm. Olentzeroren panpina biguna. Neguko solstizioa irudikatzen duen Olentzero pertsonaia,  tradiziozko janzkeraz.  Peluxe moduan nahiz apaingarri gisa erabiltzeko, atean, gabon-zuhaitzean…

Olentzero eta neguko solstizioari buruzko ohituren laburpena eskaintzen da, aparteko orri batean, hiru hizkuntzatan.

10,00 €
Body: 

Ikastolan haurrentzat oso esanguratsu gertatzen diren 16 egoera abestietan jarri ditugu, kantari adierazteko. Kopla hauek kanturako kulturan murgildu eta gozatzeko aukera paregabea eskaintzen diote haurrari. Kantu-jolas egokiak dira, halaber, ikastolako ekintza eta ospakizunetan parte hartu eta emozioak konpartitzeko.

6,00 €
Body: 

Emozioen adierazmena, janzkera eta gorputz-atalak lantzeko horma-irudia, Ttantto marigorringo haur hezkuntzako pertsonaia ezaguna protagonista duena. Plastikozko eranskailu berrerabilgarriak aldatuz, Ttanttoren itxura eta espresioak alda daitezke. Neurria: 42x25cm.

5,70 €
Body: 

Janarien loto bat antolatu eta jolastuz, euskara eta ingelesa lantzeko mahai-jokoa. Albo bietatik jokatzeko 4 lamina dakartza. Aurrealdean, fruituen eta barazkien irudiak daude, eta atzealdean, elementu horien izenak, euskaraz eta ingelesez. 36 fitxa solte ere badakartza, irudidunak. Irudia irudiarekin lotzen jolas daiteke, eta baita irudia testu idatziarekin lotzen ere. Bakarrik edo taldean jolasteko hainbat era daude: Zozketa-jokoa, Pare-jokoa, Memoria...

 

10,00 €
Body: 

Urtaroak eta hilak ikasten ari diren haurrentzat pentsatutako 36 zatiko kartoizko puzzle jolasgarria. Aurretik, hilen irudiak ditu. Atzetik, hil bakoitzari loturiko atsotitzak. Hilabete guztiak zerrenda gisara bata bestearekin lotzen dira, hurrenez hurren, hilabeteen eta urtaroen segidan, urtea osatu arte. Neurria: 18,5x63 cm.

Bakarrik edo lagunekin jolasteko hainbat era eskaintzen ditu: puzzlea osatu, ipuina asmatu…

Esar sailkapena: Muntatzeko jolasa, Disposizio-jolasa.

Gaitasunak: ikuste-hautematea, espazio-orientazioa, aditasuna, begi-eskuen koordinazioa, komunikazioa, sozializazioa.

Oinarrizko konpetentziak:

  • Pentsatzen eta ikasten ikasi (informazioaren interpretazioa; baliabide kognitiboen erabilera)
  • Komunikatzen ikasi (ahozko hizkuntza; idatzizko hizkuntza)
  • Elkarrekin bizitzen ikasi (pertsonen arteko harremana; elkarlana eta talde-lana; gizarte-bizikidetzarako arauak)
  • Norbera izaten ikasi (nork bere buruaren estimua, autonomia)
  • Egiten eta ekiten ikasi (fase analitikoa: informazioa hartzea eta gordetzea)
  • Sortze fasea: ideia berriak eta konponbideak lantzea; ekite-prozesuaren aplikazioa)

Curriculum-arloak:

Haur Hezkuntza: Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala (nortasun pertsonala sortzea; jolasa eta mugimendua). Ingurunearen ezagutza (ingurune 

15,00 €
Body: 

HH 3 urteko Urtxintxa proiektuko CD-ROM dibertigarri honek 12 gai lantzen ditu, eta gai bakoitzari, pantaila animatu baten bidez, sarrera ematen zaio. Hortik aurrera, gai bakoitzeko jarduera mordoa dituzu jolastuz ikasteko. Zure laguna den Ttantto izango duzu programaren gidari eta laguntzaile. Atal ugari ditu: gaia aukeratzeko pantaila; jarduera aukeratzeko pantaila; pantaila animatuak; pertsonaien memoria edo karta-bikoteen jokoak; gaiarekin erlazionaturiko hiztegia lantzeko jokoak; ipuinak; olerki-, asmakizun- eta margoketa-txokoak; itzalen jokoak; puzzleak; zenbatzen ikasteko jokoak; sailkapenak…

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak:, Windows 98 edo berriagoa, 64 Mb-eko RAM memoria, CD-ROM irakurlea, 800x600 pixel eta milaka koloretako monitorea eta soinu-txartela.

Ttanttoren Android bertsioa eskuratu nahi baduzu, hemen bi haukera:

Lite, dohako bertsioa: https://play.google.com/store/apps/details?id=air.com.ehi.ttanttolite

Osoa: https://play.google.com/store/apps/details?id=air.com.ehi.ttantto

30,00 €

Orriak

RSS - 3 urte-rako harpidetza egin