Hutsik

Total: 0,00 €

3 urte

Body: 

30 cm. Olentzeroren panpina biguna. Neguko solstizioa irudikatzen duen Olentzero pertsonaia,  tradiziozko janzkeraz.  Peluxe moduan nahiz apaingarri gisa erabiltzeko, atean, gabon-zuhaitzean…

Olentzero eta neguko solstizioari buruzko ohituren laburpena eskaintzen da, aparteko orri batean, hiru hizkuntzatan.

10,00 €
Body: 

Ikastolan haurrentzat oso esanguratsu gertatzen diren 16 egoera abestietan jarri ditugu, kantari adierazteko. Kopla hauek kanturako kulturan murgildu eta gozatzeko aukera paregabea eskaintzen diote haurrari. Kantu-jolas egokiak dira, halaber, ikastolako ekintza eta ospakizunetan parte hartu eta emozioak konpartitzeko.

6,00 €
Body: 

Janarien loto bat antolatu eta jolastuz, euskara eta ingelesa lantzeko mahai-jokoa. Albo bietatik jokatzeko 4 lamina dakartza. Aurrealdean, fruituen eta barazkien irudiak daude, eta atzealdean, elementu horien izenak, euskaraz eta ingelesez. 36 fitxa solte ere badakartza, irudidunak. Irudia irudiarekin lotzen jolas daiteke, eta baita irudia testu idatziarekin lotzen ere. Bakarrik edo taldean jolasteko hainbat era daude: Zozketa-jokoa, Pare-jokoa, Memoria...

 

5,00 €
Body: 

Bi euskarri magnetiko, 8 puzzle magnetiko eta euskarri magnetikoan itsasteko 112 hitz magnetiko, letra xehez eta larriz.

Jolasteko bi era daude: zortzi pertsonaien puzzleak osatu edo hizkuntza-txarteltxoak jar daitezke euskarri magnetikoan.

Komunikazio-konpetentziak garatzeko erabil daiteke jokoa. Horretarako, hondo bat aukeratuko da, eta bertan, pertsonaia baten puzzlea osatuko da. Jarraian, janzkerari eta itxurari dagozkion hiztegi-txartelak hartuko dira, eta bakoitzari dagozkion elementuak aurkituko dira.

Esar sailkapena, Muntatzeko jolasa, Disposizio-jolasa, Jolas sinbolikoa, Arau soileko jokoa, Hiztegi-jokoa.

Gaitasunak: ikuste-hautematea, espazio-orientazioa, aditasuna, begi-eskuen koordinazioa, komunikazioa eta sozializazioa.

Oinarrizko konpetentziak:

  • Pentsatzen eta ikasten ikasi
  • Komunikatzen ikasi
  • Elkarrekin bizitzen ikasi
  • Norbera izaten ikasi
  • Egiten eta ekiten ikasi

Curriculum-arloak:

  • Haur Hezkuntza: Nortasuna eta autonomia pertsonala; Ingurune sozial eta fisikoaren ezagutza; Komunikazioa eta errepresentazioa
  • Lehen Hezkuntza: Natura, Gizarte- eta Kultura-ingurunearen ezagutza; Euskara eta literatura.

Edukia: Pertsonen izenak, ezaugarri fisikoak eta janzkera-ezaugarriak; logelan eta basoan aurki daitezkeen elementuak; gai horiei buruzko hiztegia (letra larriz eta xehez)

5,00 €

Orriak

RSS - 3 urte-rako harpidetza egin