Hutsik

Total: 0,00 €

4 urte

www.Argitxo.eus

Argitxo, zuekin jolas egitera dator. Euskaraz Bizi proiektuaren barnean, 3-6 adin tarterako sortutako materialaren osagarri gisa eraiki da. Android eta web aplikazioa da. Euskarri honen bitartez, teknologia berrien Euskal presentzia bermatzea bilatzen da. Produktu honetan dauden jokoak diseinatzerakoan, haurrentzako egokiak diren jolasak integratu dira sekuentzia batean. Sekuentzia hauek haurrak bizitza errealean topa ditzaketen egoertan baliatuz oinarrizko balore eta gaitasun egokiak lantzen ditu.

Android dispositibo batean jolastu nahi baduzu, Google Play-tik App-a deskargatzeko aukera duzu:
https://play.google.com/store/apps/details?id=argitxo.ehi

5,00 €
Body: 

Olentzero bizi den basoa magikoa da. Guk ezin ditugu ikusi, baina hainbat eta hainbat gizaki bizi dira han. Hango zuhaitzek, abereek… antzinakoek legez hitz egiten dute. Haritzak, arteak, azeriak, hontzak, untxiak, urtxintxak… horiek denak dira Olentzeroren lagunak. Txoko sekretuak ere badira basoan: jostailuz betetako gelak, liburuz hornitutako zuhaitzak, animalien soinuak entzuteko eta asmatzeko txokoak, marrazteko gelak, abesteko zelaiak, basoko animaliak zenbatu, bereizi eta apartatzeko landak…

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: Pentium II – 350, soinu-txartela, CD-a irakurtzeko unitatea eta VGA 800x600 256 kolore.

Honako hauek ditu: Irakurtzeko txokoa, idazketakoa (letra larriz edo xehez), pintatzekoa (ereduari jarraituaz ala eredu gabe), matematikakoa (seriazioak, zenbakiak…), jolasen txokoa (puzzleak, pare-jokoak…)… Urte guztian erabilgarria.

5,00 €
Body: 

Gabonetan opariz zamatuta datorren ikazkin ezagunaren 16 zatiko egurrezko 2 puzzle, 18x26 zentimetrokoa bakoitza. Jokalari bakarra edo gehiago jolasteko modukoa.

Esar sailkapena: Muntatzeko jolasa, Disposizio jolasa.

Gaitasunak: hautematea, aditasuna, espazio-orientazioa, esku-begen koordinazioa, komunikazioa, sozializazioa.

Konpetentziak: Pentsatzen eta ikasten ikasi, Komunikatzen ikasi, Elakarrekin bizitzen ikasi, Norbera izaten ikasi, Egiten ikastea.

Curriculum-arloak:

* Haur Hezkuntza: Nortasuna eta autonomia pertsonala; Ingurune sozial eta fisikoaren ezagutza; Komunikazioa eta errepresentazioa.

* Lehen Hezkuntza: Natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen ezagutza; Euskara eta literatura.

10,00 €
Body: 

30 cm. Olentzeroren panpina biguna. Neguko solstizioa irudikatzen duen Olentzero pertsonaia,  tradiziozko janzkeraz.  Peluxe moduan nahiz apaingarri gisa erabiltzeko, atean, gabon-zuhaitzean…

Olentzero eta neguko solstizioari buruzko ohituren laburpena eskaintzen da, aparteko orri batean, hiru hizkuntzatan.

10,00 €
Body: 

Ikastolan haurrentzat oso esanguratsu gertatzen diren 16 egoera abestietan jarri ditugu, kantari adierazteko. Kopla hauek kanturako kulturan murgildu eta gozatzeko aukera paregabea eskaintzen diote haurrari. Kantu-jolas egokiak dira, halaber, ikastolako ekintza eta ospakizunetan parte hartu eta emozioak konpartitzeko.

6,00 €
Body: 

Janarien loto bat antolatu eta jolastuz, euskara eta ingelesa lantzeko mahai-jokoa. Albo bietatik jokatzeko 4 lamina dakartza. Aurrealdean, fruituen eta barazkien irudiak daude, eta atzealdean, elementu horien izenak, euskaraz eta ingelesez. 36 fitxa solte ere badakartza, irudidunak. Irudia irudiarekin lotzen jolas daiteke, eta baita irudia testu idatziarekin lotzen ere. Bakarrik edo taldean jolasteko hainbat era daude: Zozketa-jokoa, Pare-jokoa, Memoria...

 

10,00 €

Orriak

RSS - 4 urte-rako harpidetza egin