Hutsik

Total: 0,00 €

5 urte

Body: 

Uda honetan, Argitxo izango da zure lagunik onena. Argitxo poltsa, zure janariak eta edariak eramateko, Argitxo edalontzia, eta, Argitxoren bi ipuin, mendian nahiz hondartzan disfrutatzeko!

Sorta: Argitxo edalontzia, Argitxo poltsa, Argitxo eta arlotea (ipuina), Argitxo eta ipotx galtzaberdea (ipuina)

20,00 €
Body: 

HELBURUAK:

Euskaraz jolasten disfrutatuz euskararekiko atxikimendua garatzea, arau soileko talde jokoetan errespetuzko jarrerak erakutsiz jardutea, eta irakurketa-idazketa prozesura hurbiltzea.

Ezaugarriak:  22 txartel, taula eta 100 letra-fitxa.

NOLA JOLASTU:

Helduak eta haurrak elkarrekin jolasteak balio erantsia ematen dio jolasari. Helduak, batez ere lehenengo partidetan, jolasa aurkeztu, bideratu, behar denean lagundu, animatu… egin dezake.

Jolasten hasi baino lehen letren fitxak atera behar dira dauden euskarritik, eta gora begira jarri. Irudien txartelekin berdin egin, eta, ondoren, multzo baten jarriko dira, ahuspez. Konturatu zara txartel hauek puntuazio desberdina dutela? Puntuazioa silaba kopuruari lotua da (1, silaba bat; 2, silaba bi…).

Bakarka:

Txarteletako bat aukeratu, eta irudi hori bilatuko da taulan. Ondoren, dagozkion letrak hartuta osatuko da hitza, taulan bertan dagoen ereduari jarraituz. Hitza irakurtzen eta beraren esanahia igartzen saiatuko da. Horrela, nahi den beste hitz osatuko dira.

Binaka:

Txartel multzotik bat hartuko dute jolaskideek, txandaka, eta bien artean osatuko dute hitza taulan, horretarako behar diren letrak aukeratuz. Bien artean hitzaren esanahia asmatzen saiatuko dira.  Horrela nahi duten beste hitz osatu arte. Ondoren, bien artean zenbat puntu osatu dituzten kalkulatuko dute.

Txartel multzotik bat hartuko dute, txandaka. Txartela hartu duenak ahoz azaldu beharko dio kideari bere irudian ikusten duena, pistak emanez, baina, hitza bera esan gabe. Esaterako:  “ Jlasteko balio du, eta borobila da.”

Txartelak banaka hartu, eta silaba edo ahots-kolpe desberdinen arabera esaten joan: BAT (txalo bat), U-DA (txalo bi), PI-LO-TA (hiru txalo), TXI-ME-LE-TA (lau txalo)…

TALDEAN:

Hitzak ezkerretik eskuinera edo goitik behera osatu behar dira, ez edonola. Hau da, ezin da letra bat jarri, aurrekoa falta bada. Jokalari bakoitzak gehienez bi letra jarri ahal izango ditu. Jartzen baditu, beste horrenbeste jasoko ditu ahuspez dauden letra-multzotik.

Jokalariren batek taulako hitz bat osatzen badu, hitz horri dagokion txartela jasoko du, eta berari dagozkion puntuak egokituko zaizkio. Jokalariak ez badu taulan jartzeko behar den letrarik, txanda-pasa egin beharko du.

Jokalari guztiak letrarik ezin jarrita gelditzen direnean bukatzen da jokoa.

Kooperazio joko legez ere jolas daiteke: Puntuak kontuan hartu gabe, eta  irabazlerik gabe.

asmatu eta adostu, taldean, jolasteko era berriak.

Helduon laguntzarekin:

Hitza hartu eta irakurtzen saiatu. Hitzaren barruko soinuak edo fonemak identifikatu, ahoz. Esaterako: UDA hartuta, uuuuu-ddddd-aaaaa.

Soinu bat aukeratu (M, esaterako), eta soinu hori duten hitzak aurkitzen saiatu: (TXIMELETA, MENDIA). Jolas honetan dauden txarteletan oinarrituta edo umeei bururatzen zaien beste edozein hitz izan daiteke.

Erreferentzia:  14027

20,00 €
Body: 

HELBURUAK:

Argitxorekin identifikatuz eta jolastuz euskararekiko atxikimendua garatzea. Horrekin batera,  banaka nahiz binaka jolastuz disfrutatzea eta kideekiko errespetuzko jarrerak izatea.

Jarduera osatzeko behar den arreta,  irudikapen espaziala eta kontrol motorra (esku-motrizitatea) garatzea eta norbere sentimenduak eta pentsamenduak era egokian adierazteko ahozko hizkuntza erabiltzea.

Ezaugarriak:  Argitxoren irudia duten 6, 9, 12 eta 16 zatiko 4 puzzle. Puzzleen neurria: 16x16 cm

NOLA JOLASTU:

Jolasten hasi baino lehen, lau puzzleetako zatiak banatzea komeni da. Horretarako, fitxa bakoitzak atzealdean inprimatuta daukan irudiari edo zatiaren neurriari erreparatu beharko zaio.

Bakarka:

Argitxoren zein puzzle osatu nahi duen pentsatu, eta, dagokion fitxa multzoa hartuko du haurrak. Ondoren, ahuspez dauden puzzle zatiak gora begira jarri, eta, prest dago dena puzzlea osatzen hasteko.

Puzzlea egiterako orduan lagungarri izango da kaxaren azalean dagoen ereduari begiratzea. Puzzlea osatzeko era desberdinak daudenez, haurrak, bere sormena erabiliz, aukeratzen duen bidea izango da egokiena.

Binaka:

Aukeratu puzzle bat, eta, berari dagozkion zatiak bi haurren artean banatuko dira. Bien artean osatuko dute puzzlea, bakoitzean batek fitxa bat jarrita.  Behin puzzlea osatuta, irudietan ikusten dutena kontatuko diote batak besteari: Zer ikusten duten, non dauden, zer egiten ari diren, zer gertatu den, zer gustatzen zaien, zer sentitzen duten…

Jolasteko beste era bat puzzlea begiak itxita egitea izan daiteke. Zentzumenen bidez sentsazioak jasotzeaz gain elkarrekintza bideratzea du helburu.  Puzzlea egingo duenak begiak itxita izango ditu. Beste kideak, gidariak, puzzle zatiak emateaz batera argibideak emango dizkio, ahoz, bere kideari, toki zuzenean koka dezan dagokion zatia. Ondoren, paperak txandakatuko dira. Argibideak oker ere eman daitezke, nahita, irudi barregarri bat sortzeko!

Helduon laguntzarekin:

Irudietan ikusten duenaren azalpen laburra egiteko eskatuko diogu haurrari. Esaterako: “Argitxoren irudi hauetatik zein da gehien gustatzen zaizuna? Zerk harritu zaitu gehien? Zergatik? Zer dago irudi horretan? Zer gertatzen da bertan? Haurrak aipatu ez dituen elementuak identifikatzen eta bere kontakizuna aberasten lagunduko diogu, galdera eta laguntza egokien bidez: “Esan duzun hori argitu dezakezu? Zehatzago azaldu dezakezu?...”

Argitxoren irudietatik abiatuta, emozioez hitz egiteko aukera izango dugu. Esaterako: “Nola dago Argitxo irudi honetan? Alai ala triste? Zergatik ote da? Eta zu, noiz egoten zara pozik? Zer egiten duzu pozik zaudenean? Eta, triste zaudenean, zergatik izaten da?...”

Erreferentzia:  11013

15,00 €
Body: 

HELBURUAK:

Euskaraz jolasten disfrutatuz euskararekiko atxikimendua garatzea;  arau errazak errespetatuz talde jokoetan gogoz eta kideekiko errespetuz parte hartzea, eta  honekin batera, sormena lantzea.

Euskal Herriko Ingurune naturala eta Euskal Mitologia ezagutzeko jakin-mina izatea, eta beraiekiko errespetuzko jarrerak garatzea.

Ezaugarriak:  Egurrezko taula, 4 Prakagorriren figurak, bi dado, eta poltsatxoa. Taularen neurria: 29x29 cm

NOLA JOLASTU:

Argitxo basora joan da, bere kriseilua etxean ahaztuta. Prakagorriek aurkitu dute kriseilua, eta,  zuen laguntza behar dute Argitxori kriseilua eramateko. Bihurtu zeuek ere Prakagorri eta lagundu Argitxori!

Basorako bidean, gauza asko aurkituko  dituzue:  ardiak, marigorringoak, amuarrainak, txantxangorriak, tximeletak, kuku-prakak, otso-aztarnak, haritzak, txibiritak, perretxikoak,  martin-arrantzaleak… Ezagutzen al dituzue?

Izaki magikoak ere aurkituko dituzue: Anbotoko Mari, Euskal Mitologiako jainkosa nagusia,  bere ahariaren ondoan;  erreka ondoetan bere adatsa urrezko orraziaz orrazten egoten den Lamia; basoko jaun eta jabe den Basajaun;  eta, azkenik, Tartalo begibakarra, erraldoi beldurgarria.  Eguzki-loreak ere izango dira bidean, zuen bidea errazteko.

Jolasteko bi era proposatzen dizkizuegu: 

. Kooperazioan: Jolaskide bakoitzak Prakagorri batekin jolastuko du, baina lau Prakagorriak helmugara iritsi arte ez da amaituko jokoa. Prakagorri bat helmugaratzen denean, bere txandak oraindik helmugaratu ez diren Prakagorriei laguntzeko erabiliko dira.

. Ohiko eran: Jolaskide bakoitzak Prakagorri batekin jolastuko du, eta, lehenengo iristen denak irabaziko du.

Ausartuko zarete jolasteko era eta arau berriak asmatzen eta adosten? Izan zaitezte joko-sortzaile!

Ez izan presarik helmugara heltzeko. Disfrutatu ibilbideaz! Prest zaudete abentura hasteko?

Erreferentzia:  14026

22,00 €
Body: 

HELBURUA:

Euskal Herriko mapa ezagutzea, ibi eta mendi nagusiak, herriak eta herrialdeak,  oinarrizko ondare arkitektonikoa ezagutzea, eta, azkenik, oinarrizko kultur tradizioa ezagutzea .

EZAUGARRIAK:

Euskal Herriko mapa osatzen duten 100 zatiko puzzlea. Beltzuneak dauden tokiak atzamarrez igurtzita azpian dauden irudiak bistaratzen dira. 61x38cm (puzzlea)

Erreferentzia:11012

22,00 €

Orriak

RSS - 5 urte-rako harpidetza egin