Hutsik

Total: 0,00 €

5 urte

Body: 

Emozioen adierazmena, janzkera eta gorputz-atalak lantzeko horma-irudia, Ttantto marigorringo haur hezkuntzako pertsonaia ezaguna protagonista duena. Plastikozko eranskailu berrerabilgarriak aldatuz, Ttanttoren itxura eta espresioak alda daitezke. Neurria: 42x25cm.

5,70 €
Body: 

Janarien loto bat antolatu eta jolastuz, euskara eta ingelesa lantzeko mahai-jokoa. Albo bietatik jokatzeko 4 lamina dakartza. Aurrealdean, fruituen eta barazkien irudiak daude, eta atzealdean, elementu horien izenak, euskaraz eta ingelesez. 36 fitxa solte ere badakartza, irudidunak. Irudia irudiarekin lotzen jolas daiteke, eta baita irudia testu idatziarekin lotzen ere. Bakarrik edo taldean jolasteko hainbat era daude: Zozketa-jokoa, Pare-jokoa, Memoria...

 

10,00 €
Body: 

Urtaroak eta hilak ikasten ari diren haurrentzat pentsatutako 36 zatiko kartoizko puzzle jolasgarria. Aurretik, hilen irudiak ditu. Atzetik, hil bakoitzari loturiko atsotitzak. Hilabete guztiak zerrenda gisara bata bestearekin lotzen dira, hurrenez hurren, hilabeteen eta urtaroen segidan, urtea osatu arte. Neurria: 18,5x63 cm.

Bakarrik edo lagunekin jolasteko hainbat era eskaintzen ditu: puzzlea osatu, ipuina asmatu…

Esar sailkapena: Muntatzeko jolasa, Disposizio-jolasa.

Gaitasunak: ikuste-hautematea, espazio-orientazioa, aditasuna, begi-eskuen koordinazioa, komunikazioa, sozializazioa.

Oinarrizko konpetentziak:

  • Pentsatzen eta ikasten ikasi (informazioaren interpretazioa; baliabide kognitiboen erabilera)
  • Komunikatzen ikasi (ahozko hizkuntza; idatzizko hizkuntza)
  • Elkarrekin bizitzen ikasi (pertsonen arteko harremana; elkarlana eta talde-lana; gizarte-bizikidetzarako arauak)
  • Norbera izaten ikasi (nork bere buruaren estimua, autonomia)
  • Egiten eta ekiten ikasi (fase analitikoa: informazioa hartzea eta gordetzea)
  • Sortze fasea: ideia berriak eta konponbideak lantzea; ekite-prozesuaren aplikazioa)

Curriculum-arloak:

Haur Hezkuntza: Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala (nortasun pertsonala sortzea; jolasa eta mugimendua). Ingurunearen ezagutza (ingurune 

15,00 €
Body: 

Alfabetoa ikasten ari diren haurrentzat pentsatutako 28 zatiko puzzle erraldoia, lur gainean osatzekoa. Zati bakoitzean, alfabetoko letra bat eta letra horrekin hasten den elementu baten irudia agertzen da. Horretaz gain, 27 foamezko??? letra larri dakartza eta 27 irudi, sartu eta ateratzekoak (ahokagarriak). Jokalari bakarra edo bat baino gehiago jolasteko.

Esar sailkapena: Muntatzeko jolasa, Disposizio-jolasa.

Gaitasunak: ikuste-hautematea, aditasuna, espazio-orientazioa, begi-eskuen koordinazioa, komunikazioa eta sozializazioa.

Curriculum arloak:

  • Haur Hezkuntza: Nortasuna eta autonomia pertsonala (jolasa eta mugimendua); Ingurune sozial eta fisikoa (ingurua eta gizarte bizitza); Komunikazioa eta errepresentazioa (ahozko hizkuntza, hizkuntza idatzia).
  • Lehen Hezkuntza: Ingurune Natural, Sozial eta Kulturalaren ezagutza; Euskara, Gaztelania eta Literatura (Euskara)

Edukia: Alfabetoko letrak, oinarrizko hiztegia.

121,00 €
Body: 

HHko 5 urteko Urtxintxa proiektuko CD-ROM dibertigarri honetan, Xango matxinsaltoa izango da gidari. 12 gai lantzen ditu, eta gai bakoitzari, pantaila animatu baten bidez, sarrera ematen zaio. Hortik aurrera, gai bakoitzeko jarduera mordoa dituzu jolastuz ikasteko. Puzzleak; margoen, olerkien eta igarkizunen txokoa;memori karta-jokoa; ohe elastikoa; hizki-tortilla; magoak ezker-eskuin; idazketa-txokoa; labirintoak, ipuinak… eta askoz gehiago!

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: Windows 98 edo berriagoa, 64 Mb-eko RAM memoria, CD-ROM irakurlea, 800x600 pixel eta milaka koloretako monitorea eta soinu-txartela.

30,00 €
Body: 

HH 4 urteko Urtxintxa proiektuko CD-ROM dibertigarri honetan Txirritx kilkerra izango da gidari, eta 12 gai lantzeko aukera emango duk.  Gai bakoitzari, pantaila animatu baten bidez, sarrera ematen zaio. Hortik aurrera, gai bakoitzeko jarduera mordoa dituzu jolastuz ikasteko: abestiak eta pantaila animatuak; olerki, asmakizun eta margolanen txokoa; labirintoa; idazketa-txokoa; memori karta-jokoa… eta askoz gehiago!

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: Windows 98 edo berriagoa, 64 Mb-eko RAM memoria, CD-ROM irakurlea, 800x600 pixel eta milaka koloretako monitorea eta soinu-txartela.

30,00 €
Body: 

Argitxo, zuekin jolas egitera dator. Helburu nagusia umeak euskaraz jolasean aritzea da. CD-ROMean dauden jarduerak honakoak dira: abesti-jokoa, ipuinak, koloreztatzekoak, irudiak kopiatzea, margotzea, simetriak, labirintoa, puzzleak, tangrama.

Euskaraz Bizi proiektuaren barnean, 3-6 adin tarterako sortutako materialaren osagarri gisa eraiki da.

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak:, Windows 98 edo berriagoa, 64 Mb-eko RAM memoria, CD-ROM irakurlea, 800x600 pixel eta milaka koloretako monitorea eta soinu-txartela.

20,00 €
Body: 

Betiko talde-jolasak ikasteko animazioak. Herri kantuak erabiliz, soka-saltorako, esku-jolasetarako, korrurako… moldatutako jolasak, bi proposamen batean biltzen dituztenak: batetik, euskarazko kantuak erabiltzea kanpo-jolasetarako eta, bestetik, herri-tradizioko kantuak erabiltzea kantu moduan.

Kantuak ikasteko edo, besterik gabe, ondo pasatzeko karaokea dugu. Zeuk aukeratuko duzu irakurtzeko zer-nolako letra mota nahi duzun, larria ala xehea, eta zer-nolako audioa; hau da, kantariaren ahotsa ere entzun nahi duzun ala bakarrik bertsio instrumentala nahi duzun. Guraso, irakasle nahiz ikasleentzat. 

20,00 €

Orriak

RSS - 5 urte-rako harpidetza egin