Hutsik

Total: 0,00 €

6 urte (1.maila)

Body: 

Jokoaren helburua beste jokalariak aukeratutako hitza asmatzea da, hitz hori osatzen duten letrak igarriz. Euskaraz zein ingelesez jolasteko.

Jokalari bakoitzak zortzi letratako hitza pentsatuko du eta letraz letra osatuko du, euskarriaren goialdean horretarako dagoen tokian jarriko du, eskuinetik ezkerrera, eta jartzen  duenari begira, norberari begira, beste jokalariak ikus ez dezan. 

Jokalari bakoitzak beste jokalariak aukeratutako hitzak zer letra izan ditzakeen pentsatu beharko du eta letra horiez galdetu. Igartzen ez badu, urkatuaren irudian posizio bat mugituko du. Urkatuaren irudia bederatzi pausotan osatzen da. Irudi osoa agertzen ikusten duzunean galduta zaude!

Jolasteko ohiko eratik aparte, beste proposamen batzuk eskaintzen ditugu argibideetan: Bi euskarri, Hasten da, hasten da…, Nahaste-Borrastea, Irudiak idazten, Hitza, jolas, Arauak adosten, Ingelesez jolasten.

Joko honek hainbat oinarrizko konpetentzia garatzen lagunduko die neska-mutilei: 

  • gozatzen eta arazoei aurre egiten
  • parte hartzen, arauak errespetatzen
  • tresnak erabiltzen, mugimenduak koordinatzen
  • galderak egiten, arretaz entzuten
  • ordenatzen eta inferitzen 

ESAR SAILKAPENA: Arau soileko jokoa: Galdera-erantzuneko jokoa, oinarrizkoa.

20,00 €
Body: 

30 cm. Olentzeroren panpina biguna. Neguko solstizioa irudikatzen duen Olentzero pertsonaia,  tradiziozko janzkeraz.  Peluxe moduan nahiz apaingarri gisa erabiltzeko, atean, gabon-zuhaitzean…

Olentzero eta neguko solstizioari buruzko ohituren laburpena eskaintzen da, aparteko orri batean, hiru hizkuntzatan.

10,00 €
Body: 

Txanela proiektuaren bigarren mailako ikasmaterialarekin integraturik diseinatutako CD-ROM dibertigarria da hau. Museoa eraikitzen amaitzeko eta birraitonaren ametsa betetzeko asmoz, Maddalenek, Ferminek, Urdintxok eta Poxek denboran eta espazioan bidaiatuko dute, museorako pieza guztiak biltzeko eta museoa osatzeko.

6 gai lantzen dira: Erdi Aroa, Euskaldunak eta itsasoa, Unibertsoa, Gizakiak lanean, Komunikabideak eta Goazen mendira!

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriakWindows 98 edo berriagoa, QuickTime 3.0 edo berriagoa, 64 Mb-eko RA memoria, CD-ROM irakurlea eta milaka koloretako monitorea, soinu-txartela

10,00 €
Body: 

Txanela proiektuko lehen mailako ikasmaterialarekin integraturik diseinutako CD-ROM dibertigarria da hau. Jokoak birraitonaren ametsa betetzea du helburu, museo bat eraikitzea, alegia. Jokalariek birraitonaren Denboraren makina konpondu dute, eta denboran eta espazioan barrena hainbat bidaia eginez, informazioa bilduz eta jarduera asko gauzatuz, museorako piezak eskuratuko dituzte.

6 gai lantzen dira: Dinosauroen garaia, Lehen Gizakiak, Neolitoa, Grezia, Erroma eta Gaur egungo parkea.

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriakWindows 98 edo berriagoa, QuickTime 3.0 edo berriagoa, 64 Mb-eko RA memoria, CD-ROM irakurlea eta milaka koloretako monitorea, soinu-txartela

10,00 €
Body: 

Txanela proiektuaren lehen eta bigarren mailako Matematikako ikasmaterialarekin integraturik diseinatu da CD-ROM dibertigarri hau. Urdintxo eta Poxek, animatuz eta zirikatuz, aritmetika, geometria, logika eta denborari buruzko jokoen protagonista bihurtuko dute haurra. Hauxe da joko osoaren helburua: bukaeran haurrak bere mailari dagokion titulu bat lortzea. Programak bi zailtasun-mailatan jolas egiteko aukera ematen du: LH 1. mailakoa eta 2. mailakoa.

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: Windows 98 edo berriagoa, 64 Mb-eko RAM memoria, CD-ROM irakurlea, 800x600 pixel eta milaka koloretako monitorea, soinu-txartela.

10,00 €
Body: 

Txanela proiektuko CD-ROM dibertigarri hau idazketarako eta marrazketarako lantegi modernoa eta aberatsa da.

Bertan honako lantegiak ditugu:

Ipuin-lantegia: ipuinak egiteko aukera asko dituzu. Testua asmatu, audioa grabatu, musika aukeratu eta, azkenik, egin duzun ipuina ikusi, eta zure lagunei banatzeko bideoan graba dezakezu.

Idazketa-lantegia: ZirriBorroren laguntzarekin, narrazioa, gutuna, e-maila, albistea, azalpenak ematen dituen testua…sortzeko gai izango zara.

Marrazketa-lantegia: zuk nahi duzun irudia marrazteko aukera izango duzu. Marrazki hori gorde edo inprimatu egin dezkezu. Zure gustuko argazki bat ireki, gainetik margotu eta Ipuin-lantegiko orri bati eransten ere saia zaitezke. Ea lortzen duzun!

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak:, Windows 98 edo berriagoa, 256 Mb-eko RAM memoria, CD-ROM irakurlea, 1.024x768 pixel eta milaka koloretako monitorea, QuckTime 6.0 edo berriagoa, soinu-txartela.

10,00 €
Body: 

Bost lagunek osatutako talde bitxia da joko honetako protagonista. Xipri eta Xixili Euskal Herriko neska-mutilak dira, baina Liu Xin eta Basir atzerritarrak dira. Gure herrira heldu berriak dira, eta hemengo bazterrak ezagutzeko irrikan daude. Mixi izango dute gidari, kaleko katua, eta ez dago gure bazter eta txokoak hobeto ezagutzen duenik.

Menuak bi atal ditu: Jaiak eta Jokoak. Jaien barruan, lau aukera: Olentzero, Agate Deuna, Inauteriak eta San Joanak. Jokoen barruan, beste lau: Aldrebeskeriak, Egia-Gezurra, Puzzleak, Pareak.

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: Pentium II – 350, soinu-txartela, CD-a irakurtzeko unitatea eta VGA 800x600 256 kolore.

5,00 €
Body: 

Janarien loto bat antolatu eta jolastuz, euskara eta ingelesa lantzeko mahai-jokoa. Albo bietatik jokatzeko 4 lamina dakartza. Aurrealdean, fruituen eta barazkien irudiak daude, eta atzealdean, elementu horien izenak, euskaraz eta ingelesez. 36 fitxa solte ere badakartza, irudidunak. Irudia irudiarekin lotzen jolas daiteke, eta baita irudia testu idatziarekin lotzen ere. Bakarrik edo taldean jolasteko hainbat era daude: Zozketa-jokoa, Pare-jokoa, Memoria...

 

10,00 €

Orriak

RSS - 6 urte (1.maila)-rako harpidetza egin