Hutsik

Total: 0,00 €

7 urte (2. maila)

Body: 

Uda honetan, Argitxo izango da zure lagunik onena. Argitxo poltsa, zure janariak eta edariak eramateko, Argitxo edalontzia, eta, Argitxoren bi ipuin, mendian nahiz hondartzan disfrutatzeko!

Sorta: Argitxo edalontzia, Argitxo poltsa, Argitxo eta arlotea (ipuina), Argitxo eta ipotx galtzaberdea (ipuina)

20,00 €
Body: 

HELBURUAK:

Euskaraz jolasten disfrutatuz euskararekiko atxikimendua garatzea, arau soileko talde jokoetan errespetuzko jarrerak erakutsiz jardutea, eta irakurketa-idazketa prozesura hurbiltzea.

Ezaugarriak:  22 txartel, taula eta 100 letra-fitxa.

NOLA JOLASTU:

Helduak eta haurrak elkarrekin jolasteak balio erantsia ematen dio jolasari. Helduak, batez ere lehenengo partidetan, jolasa aurkeztu, bideratu, behar denean lagundu, animatu… egin dezake.

Jolasten hasi baino lehen letren fitxak atera behar dira dauden euskarritik, eta gora begira jarri. Irudien txartelekin berdin egin, eta, ondoren, multzo baten jarriko dira, ahuspez. Konturatu zara txartel hauek puntuazio desberdina dutela? Puntuazioa silaba kopuruari lotua da (1, silaba bat; 2, silaba bi…).

Bakarka:

Txarteletako bat aukeratu, eta irudi hori bilatuko da taulan. Ondoren, dagozkion letrak hartuta osatuko da hitza, taulan bertan dagoen ereduari jarraituz. Hitza irakurtzen eta beraren esanahia igartzen saiatuko da. Horrela, nahi den beste hitz osatuko dira.

Binaka:

Txartel multzotik bat hartuko dute jolaskideek, txandaka, eta bien artean osatuko dute hitza taulan, horretarako behar diren letrak aukeratuz. Bien artean hitzaren esanahia asmatzen saiatuko dira.  Horrela nahi duten beste hitz osatu arte. Ondoren, bien artean zenbat puntu osatu dituzten kalkulatuko dute.

Txartel multzotik bat hartuko dute, txandaka. Txartela hartu duenak ahoz azaldu beharko dio kideari bere irudian ikusten duena, pistak emanez, baina, hitza bera esan gabe. Esaterako:  “ Jlasteko balio du, eta borobila da.”

Txartelak banaka hartu, eta silaba edo ahots-kolpe desberdinen arabera esaten joan: BAT (txalo bat), U-DA (txalo bi), PI-LO-TA (hiru txalo), TXI-ME-LE-TA (lau txalo)…

TALDEAN:

Hitzak ezkerretik eskuinera edo goitik behera osatu behar dira, ez edonola. Hau da, ezin da letra bat jarri, aurrekoa falta bada. Jokalari bakoitzak gehienez bi letra jarri ahal izango ditu. Jartzen baditu, beste horrenbeste jasoko ditu ahuspez dauden letra-multzotik.

Jokalariren batek taulako hitz bat osatzen badu, hitz horri dagokion txartela jasoko du, eta berari dagozkion puntuak egokituko zaizkio. Jokalariak ez badu taulan jartzeko behar den letrarik, txanda-pasa egin beharko du.

Jokalari guztiak letrarik ezin jarrita gelditzen direnean bukatzen da jokoa.

Kooperazio joko legez ere jolas daiteke: Puntuak kontuan hartu gabe, eta  irabazlerik gabe.

asmatu eta adostu, taldean, jolasteko era berriak.

Helduon laguntzarekin:

Hitza hartu eta irakurtzen saiatu. Hitzaren barruko soinuak edo fonemak identifikatu, ahoz. Esaterako: UDA hartuta, uuuuu-ddddd-aaaaa.

Soinu bat aukeratu (M, esaterako), eta soinu hori duten hitzak aurkitzen saiatu: (TXIMELETA, MENDIA). Jolas honetan dauden txarteletan oinarrituta edo umeei bururatzen zaien beste edozein hitz izan daiteke.

Erreferentzia:  14027

20,00 €
Body: 

HELBURUAK:

Euskaraz jolasten disfrutatuz euskararekiko atxikimendua garatzea;  arau errazak errespetatuz talde jokoetan gogoz eta kideekiko errespetuz parte hartzea, eta  honekin batera, sormena lantzea.

Euskal Herriko Ingurune naturala eta Euskal Mitologia ezagutzeko jakin-mina izatea, eta beraiekiko errespetuzko jarrerak garatzea.

Ezaugarriak:  Egurrezko taula, 4 Prakagorriren figurak, bi dado, eta poltsatxoa. Taularen neurria: 29x29 cm

NOLA JOLASTU:

Argitxo basora joan da, bere kriseilua etxean ahaztuta. Prakagorriek aurkitu dute kriseilua, eta,  zuen laguntza behar dute Argitxori kriseilua eramateko. Bihurtu zeuek ere Prakagorri eta lagundu Argitxori!

Basorako bidean, gauza asko aurkituko  dituzue:  ardiak, marigorringoak, amuarrainak, txantxangorriak, tximeletak, kuku-prakak, otso-aztarnak, haritzak, txibiritak, perretxikoak,  martin-arrantzaleak… Ezagutzen al dituzue?

Izaki magikoak ere aurkituko dituzue: Anbotoko Mari, Euskal Mitologiako jainkosa nagusia,  bere ahariaren ondoan;  erreka ondoetan bere adatsa urrezko orraziaz orrazten egoten den Lamia; basoko jaun eta jabe den Basajaun;  eta, azkenik, Tartalo begibakarra, erraldoi beldurgarria.  Eguzki-loreak ere izango dira bidean, zuen bidea errazteko.

Jolasteko bi era proposatzen dizkizuegu: 

. Kooperazioan: Jolaskide bakoitzak Prakagorri batekin jolastuko du, baina lau Prakagorriak helmugara iritsi arte ez da amaituko jokoa. Prakagorri bat helmugaratzen denean, bere txandak oraindik helmugaratu ez diren Prakagorriei laguntzeko erabiliko dira.

. Ohiko eran: Jolaskide bakoitzak Prakagorri batekin jolastuko du, eta, lehenengo iristen denak irabaziko du.

Ausartuko zarete jolasteko era eta arau berriak asmatzen eta adosten? Izan zaitezte joko-sortzaile!

Ez izan presarik helmugara heltzeko. Disfrutatu ibilbideaz! Prest zaudete abentura hasteko?

Erreferentzia:  14026

22,00 €
Body: 

HELBURUA:

Euskal Herriko mapa ezagutzea, ibi eta mendi nagusiak, herriak eta herrialdeak,  oinarrizko ondare arkitektonikoa ezagutzea, eta, azkenik, oinarrizko kultur tradizioa ezagutzea .

EZAUGARRIAK:

Euskal Herriko mapa osatzen duten 100 zatiko puzzlea. Beltzuneak dauden tokiak atzamarrez igurtzita azpian dauden irudiak bistaratzen dira. 61x38cm (puzzlea)

Erreferentzia:11012

22,00 €
Body: 

HELBURUA: Jolasean, norberaren gorputza ezagutuz, eta norberaren hezur eta organo nagusiak identifikatuz, hezkidetzan oinarritutako balioak garatzea, eta, besteekin, adiskidetasun harremanak gorpuztea.

EZAUGARRIAK: 30 zatiko 2 puzzle, aurretik nahiz atzetik jolasteko. Gorputz-atalen, hezurren eta organoen izenak idatzita (letra larriz).

NOLA JOLASTU:

Bakarka:

Bi puzzle ditu jolasak. Neskaren gorputza daukan puzzleak organoen puzzlea dauka atzealdean, eta mutilaren gorputza daukan puzzleak, hezurren puzzlea. Puzzle bakoitzak zati handiak eta txikiak ditu. Puzzlea egiteko era errazena da lehendabizi neurri handiko zatiekin osatzea erdialdea, eta, ondoren, zati txikiak jartzea, albo bietan, dagokien tokian.

Binaka:

Aukeratu zein puzzlerekin jolastu eta berari dagozkion zati txikiak banatu jolaskide bien artean. Txandaka, norberari egokitutako gorputz-ataletako bat hartu eta gorputz-atal horri buruzko informazioa emango zaio kideari, izena bera esan gabe. Jolaskideak igarri egin beharko du.

Taldean:

Puzzle baten  30 zatiak partaideen artean banatuko dira. Esaterako, bost  lagun badira, seina zati partaide bakoitzari. Puzzlearen erdialdeko ezkerreko zatia daukanak hasiko du jolasa. Ondoren txandaka jarraituko da, baldin eta hurrengo jokalariak jarrita dagoen zati horrekin uztartzen den zati bat badauka. Horrelakorik ez badauka, txanda jokatu gabe utzi beharko du.

Helduon laguntzarekin:

Jolas honek sexuen artean dauden berdintasun eta desberdintasunei buruz hitz egiteko aukera ematen du. Nesken eta mutilen organo berdinak eta desberdinak zein diren azalduko diegu, desberdinak baina osagarriak garela, sexu desberdintasunei buruzko errespetuzko balioak erakutsiz.

Erreferentzia:  14025

22,00 €
Body: 

28 zatiko puzzlea. 27 foam-ezko letra larri.

PUZZLEA:

Puzzlearen zati bakoitzak irudia oinarri duen alfabetoko letra bana du; oinarrizko hizkuntzarekin lotutako irudiak dira.

Bi bide erabil litezke puzzlea osatzeko:

-          puzzlearen kaxan ageri den irudia erabiltzea eredu gisa.

-          ohiko puzzleetan egin ohi den legez, zati bakoitzarekin ongi uztartzen den zatia aurkitzen saiatzea (koloreari erreparatuz, esaterako)

 

Hasiera batean haurrak ez du jakin behar zein den letren ordena. Irudia eta letra lotzea izango da lehenengo helburua.

 

PUZZLEA ELKARLANEAN:

Puzzlearen zatiak taldekideen artean banatuko dira. Lau haur badira, zazpina zati bakoitzari, esaterako. Puzzlea talde-lanean osatuko dute, elkarri lagunduz; inolako araurik gabe edota ordena zehatz bat jarraituz (ezkerretik eskuinera, esaterako), nahi den moduan. Beti ere beste kideak errespetatuz eta elkarri lagunduz.

Aldaera: puzzlea ordenan egin beharko da, alfabetoko letren ordena jarraituz. Puzzlearen lehendabiziko zatia (Argitxoren alfabetoa jartzen duena) daukan haurrak hasiko du jokoa. Partaideek txandaka jarraituko dute. Txanda egokitu zaion jokalariak puzzlearen hurrengo zatia badauka, jarri egingo du eta, bestela, hurrengo jokalariari utziko dio txanda. Irabazlea bere zatiak lehendabizi kokatzen dituena izango da.

Bi erabilera hauez beste hainbat jolas proposatzen dira: Hitz eta pitz, Ipuin kontalari, Foam-ezko letrak, Hitzekin jolasten, Ikusi-makusi, Irakurtzen, Soinuekin jolasten (kontzientzia fonologikoa), Sailkatzen eta, azkenik, Asmatzen.

23,00 €
Body: 

Euskaraz bizi egitasmotik sortutako Argitxo pertsonaiaren irudian oinarritutako panpina bigun-biguna.  Euskaraz bizitzen lagunduko dion panpina honek segurtasun afektiboa emango dio haurrari, bere lehendabiziko urteetan. Umea nagusitzen doan neurrian, eta jolasak aldatzen, bere jolasetan integratzeko aukera izango du (txotxongiloak, antzerkia, jolas sinbolikoa…). Jolaserako lagun maitagarria!

23,00 €

Orriak

RSS - 7 urte (2. maila)-rako harpidetza egin