Hutsik

Total: 0,00 €

8 urte (3. maila)

Body: 

Munduko mapa eta dinosauroak ezagutzeko puzzlea. Argitxoren irudia eta 36 dinosauroen gida dituen horma-irudia, barruan.

Diplodokoa, buztan supersonikoa duen dinosauroa, Rex Tiranosauroa, dinosauro beldurgarriena, Espinosauroa, Dinosauro arantzaduna, Oviraptor, izenak “arrautza-lapurra” esan nahi du...

Edukia: 100 zatiko puzzlea (40x28 ) eta dinosauroen gida.

21,00 €

Aplikazio honetan Euskal Herriko lau dantza ezagutzeko aukera izango duzu, Euskal Curriculumaren berariazko edukien artean ditugunak, lauak, hain zuzen ere:

Zapatain-dantza, Esku-dantza, Xan Petrike eta Zazpi Jauziak. Xan Petrikek beste bi izen ditu: Bizkar-dantza eta Yan Petite qui danse.

Zapatain-dantza, Esku-dantza eta Xan Petrike irri-dantzak edo joko-dantzak dira. Joko-dantza esaten zaie dantza eta jokoa uztartzen dituztelako: dantza-pauso batzuek osatzen dute dantza, eta mugimendu jakin batzuek osatzen dute jokoa.

Egitura erritmiko sinpleak dituzte, eta horregatik, beharbada, dantzatzen dituzte umeek gaur egun. Baina sasoi batean, herriko gazteek egiten zituzten, denbora pasatzeko. Euskal Herri osoan daude hedatuta, baina Nafarroan eta Iparraldean, bereziki Luzaide eta inguruko herrietan, iraun dute bizirik gehienbat.

Bestalde, Euskal Herrian bizirik iraun duten dantzarik garrantzitsuenetarikoak Jauziak dira, eta euren artean Zazpi Jauziak da ezagunenetarikoa. Ardatza zirkuluaren erdigunea izanik, dantzariek erdigune horren inguruan egiten dute dantzan, elkarri heldu gabe. Hainbat pauso egin behar dira ordena jakin bati jarraituta, eta pauso horietako bakoitzak izen bat dauka; taldean ari den dantzarietako batek izendatzen ditu pausoen izenak, egiten diren heinean.

Ez izan lotsarik eta hasi dantzan!

https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.ikastola.dantzan&hl=es

0,00 €
Body: 

HELBURUAK:

Etxe ondoan edo herri-gunetik oso hurbil familiaren kontsumorako baratze txikiak, ortuak  izatea  ohikoa izan da gure herrietan, gure kulturan. 

Jolas  kooperatibo  honen bidez nekazari girora hurbilduz, eta ohitura horren transmisioa bermatu nahian, baratzean urtaro bakoitzean zer erein eta  zer landatzen den  ezagutuko dugu, eta baratzea zaintzeko egin behar diren lanetan murgilduko gara. Gure neska-mutilek baserriko nahiz hiriko baratzeko oinarrizko egutegia ezagut dezaten nahi dugu.

EZAUGARRIAK:

Edukia: Taula (50x50 cm), Pertsonaiak (3 Baserritar eta Basurdea), Basurdearen puzzlea (12 zati), Haziak eta landareak (18 fitxa), Ortuarien uzta (18 fitxa), Fruituen uzta (8), Lanak (9 fitxa),  eta dadoak (zenbakiduna eta berezia). Jolasteko arau zehatzak eta ortuarien egutegia aparteko orri batean.

NOLA JOLASTU:

HELBURUA

Jolasaren helburua da hiru baserritarren artean, kooperazioan, ahalik eta uzta gehien jasotzea. Baratzeko lanak ere egin beharko dituzte bide naturalak erabiliz, gainera! Eta naturaren egoerei eta basurdeari aurre egin! Ez da lan erraza!

Uzta batu baino lehen basurdeak bere 24 zatiko puzzlea osatzen badu, baserritarrek galdu dute jolasa!

Urrezko baserritarraren titulua lortzeko ortuarien eta fruituen artean 20 eskuratu behar dira, eta lurraren zaintzarekin lotutako 5 lan egin, guztien artean.

Zilarrezko baserritarraren titulua eskuratzeko ortuarien eta fruituen artean 13 eskuratu behar dira, eta lurraren zaintzarekin lotutako 3 lan egin, guztien artean.

JOLASTEKO ARAU ZEHATZAK KAXA BARRUAN.  

20,00 €
Body: 

Jokoaren helburua beste jokalariak aukeratutako hitza asmatzea da, hitz hori osatzen duten letrak igarriz. Euskaraz zein ingelesez jolasteko.

Jokalari bakoitzak zortzi letratako hitza pentsatuko du eta letraz letra osatuko du, euskarriaren goialdean horretarako dagoen tokian jarriko du, eskuinetik ezkerrera, eta jartzen  duenari begira, norberari begira, beste jokalariak ikus ez dezan. 

Jokalari bakoitzak beste jokalariak aukeratutako hitzak zer letra izan ditzakeen pentsatu beharko du eta letra horiez galdetu. Igartzen ez badu, urkatuaren irudian posizio bat mugituko du. Urkatuaren irudia bederatzi pausotan osatzen da. Irudi osoa agertzen ikusten duzunean galduta zaude!

Jolasteko ohiko eratik aparte, beste proposamen batzuk eskaintzen ditugu argibideetan: Bi euskarri, Hasten da, hasten da…, Nahaste-Borrastea, Irudiak idazten, Hitza, jolas, Arauak adosten, Ingelesez jolasten.

Joko honek hainbat oinarrizko konpetentzia garatzen lagunduko die neska-mutilei: 

  • gozatzen eta arazoei aurre egiten
  • parte hartzen, arauak errespetatzen
  • tresnak erabiltzen, mugimenduak koordinatzen
  • galderak egiten, arretaz entzuten
  • ordenatzen eta inferitzen 

ESAR SAILKAPENA: Arau soileko jokoa: Galdera-erantzuneko jokoa, oinarrizkoa.

20,00 €
Body: 

Txanela proiektuko CD-ROM dibertigarri hau idazketarako eta marrazketarako lantegi modernoa eta aberatsa da.

Bertan honako lantegiak ditugu:

Ipuin-lantegia: ipuinak egiteko aukera asko dituzu. Testua asmatu, audioa grabatu, musika aukeratu eta, azkenik, egin duzun ipuina ikusi, eta zure lagunei banatzeko bideoan graba dezakezu.

Idazketa-lantegia: ZirriBorroren laguntzarekin, narrazioa, gutuna, e-maila, albistea, azalpenak ematen dituen testua…sortzeko gai izango zara.

Marrazketa-lantegia: zuk nahi duzun irudia marrazteko aukera izango duzu. Marrazki hori gorde edo inprimatu egin dezkezu. Zure gustuko argazki bat ireki, gainetik margotu eta Ipuin-lantegiko orri bati eransten ere saia zaitezke. Ea lortzen duzun!

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak:, Windows 98 edo berriagoa, 256 Mb-eko RAM memoria, CD-ROM irakurlea, 1.024x768 pixel eta milaka koloretako monitorea, QuckTime 6.0 edo berriagoa, soinu-txartela.

10,00 €

Orriak

RSS - 8 urte (3. maila)-rako harpidetza egin