Hutsik

Total: 0,00 €

Lehen hezkuntza

Aplikazio honetan Euskal Herriko lau dantza ezagutzeko aukera izango duzu, Euskal Curriculumaren berariazko edukien artean ditugunak, lauak, hain zuzen ere:

Zapatain-dantza, Esku-dantza, Xan Petrike eta Zazpi Jauziak. Xan Petrikek beste bi izen ditu: Bizkar-dantza eta Yan Petite qui danse.

Zapatain-dantza, Esku-dantza eta Xan Petrike irri-dantzak edo joko-dantzak dira. Joko-dantza esaten zaie dantza eta jokoa uztartzen dituztelako: dantza-pauso batzuek osatzen dute dantza, eta mugimendu jakin batzuek osatzen dute jokoa.

Egitura erritmiko sinpleak dituzte, eta horregatik, beharbada, dantzatzen dituzte umeek gaur egun. Baina sasoi batean, herriko gazteek egiten zituzten, denbora pasatzeko. Euskal Herri osoan daude hedatuta, baina Nafarroan eta Iparraldean, bereziki Luzaide eta inguruko herrietan, iraun dute bizirik gehienbat.

Bestalde, Euskal Herrian bizirik iraun duten dantzarik garrantzitsuenetarikoak Jauziak dira, eta euren artean Zazpi Jauziak da ezagunenetarikoa. Ardatza zirkuluaren erdigunea izanik, dantzariek erdigune horren inguruan egiten dute dantzan, elkarri heldu gabe. Hainbat pauso egin behar dira ordena jakin bati jarraituta, eta pauso horietako bakoitzak izen bat dauka; taldean ari den dantzarietako batek izendatzen ditu pausoen izenak, egiten diren heinean.

Ez izan lotsarik eta hasi dantzan!

https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.ikastola.dantzan&hl=es

0,00 €
Body: 

HELBURUAK:

Etxe ondoan edo herri-gunetik oso hurbil familiaren kontsumorako baratze txikiak, ortuak  izatea  ohikoa izan da gure herrietan, gure kulturan. 

Jolas  kooperatibo  honen bidez nekazari girora hurbilduz, eta ohitura horren transmisioa bermatu nahian, baratzean urtaro bakoitzean zer erein eta  zer landatzen den  ezagutuko dugu, eta baratzea zaintzeko egin behar diren lanetan murgilduko gara. Gure neska-mutilek baserriko nahiz hiriko baratzeko oinarrizko egutegia ezagut dezaten nahi dugu.

EZAUGARRIAK:

Edukia: Taula (50x50 cm), Pertsonaiak (3 Baserritar eta Basurdea), Basurdearen puzzlea (12 zati), Haziak eta landareak (18 fitxa), Ortuarien uzta (18 fitxa), Fruituen uzta (8), Lanak (9 fitxa),  eta dadoak (zenbakiduna eta berezia). Jolasteko arau zehatzak eta ortuarien egutegia aparteko orri batean.

NOLA JOLASTU:

HELBURUA

Jolasaren helburua da hiru baserritarren artean, kooperazioan, ahalik eta uzta gehien jasotzea. Baratzeko lanak ere egin beharko dituzte bide naturalak erabiliz, gainera! Eta naturaren egoerei eta basurdeari aurre egin! Ez da lan erraza!

Uzta batu baino lehen basurdeak bere 24 zatiko puzzlea osatzen badu, baserritarrek galdu dute jolasa!

Urrezko baserritarraren titulua lortzeko ortuarien eta fruituen artean 20 eskuratu behar dira, eta lurraren zaintzarekin lotutako 5 lan egin, guztien artean.

Zilarrezko baserritarraren titulua eskuratzeko ortuarien eta fruituen artean 13 eskuratu behar dira, eta lurraren zaintzarekin lotutako 3 lan egin, guztien artean.

JOLASTEKO ARAU ZEHATZAK KAXA BARRUAN.  

27,00 €
Body: 

HELBURUAK:

Euskaraz jolasten disfrutatuz euskararekiko atxikimendua garatzea;  arau errazak errespetatuz talde jokoetan gogoz eta kideekiko errespetuz parte hartzea, eta  honekin batera, sormena lantzea.

Euskal Herriko Ingurune naturala eta Euskal Mitologia ezagutzeko jakin-mina izatea, eta beraiekiko errespetuzko jarrerak garatzea.

Ezaugarriak:  Egurrezko taula, 4 Prakagorriren figurak, bi dado, eta poltsatxoa. Taularen neurria: 29x29 cm

NOLA JOLASTU:

Argitxo basora joan da, bere kriseilua etxean ahaztuta. Prakagorriek aurkitu dute kriseilua, eta,  zuen laguntza behar dute Argitxori kriseilua eramateko. Bihurtu zeuek ere Prakagorri eta lagundu Argitxori!

Basorako bidean, gauza asko aurkituko  dituzue:  ardiak, marigorringoak, amuarrainak, txantxangorriak, tximeletak, kuku-prakak, otso-aztarnak, haritzak, txibiritak, perretxikoak,  martin-arrantzaleak… Ezagutzen al dituzue?

Izaki magikoak ere aurkituko dituzue: Anbotoko Mari, Euskal Mitologiako jainkosa nagusia,  bere ahariaren ondoan;  erreka ondoetan bere adatsa urrezko orraziaz orrazten egoten den Lamia; basoko jaun eta jabe den Basajaun;  eta, azkenik, Tartalo begibakarra, erraldoi beldurgarria.  Eguzki-loreak ere izango dira bidean, zuen bidea errazteko.

Jolasteko bi era proposatzen dizkizuegu: 

. Kooperazioan: Jolaskide bakoitzak Prakagorri batekin jolastuko du, baina lau Prakagorriak helmugara iritsi arte ez da amaituko jokoa. Prakagorri bat helmugaratzen denean, bere txandak oraindik helmugaratu ez diren Prakagorriei laguntzeko erabiliko dira.

. Ohiko eran: Jolaskide bakoitzak Prakagorri batekin jolastuko du, eta, lehenengo iristen denak irabaziko du.

Ausartuko zarete jolasteko era eta arau berriak asmatzen eta adosten? Izan zaitezte joko-sortzaile!

Ez izan presarik helmugara heltzeko. Disfrutatu ibilbideaz! Prest zaudete abentura hasteko?

Erreferentzia:  14026

22,00 €

Orriak

RSS - Lehen hezkuntza-rako harpidetza egin