Hutsik

Total: 0,00 €
Images: 

Bat, bi, hiru, lau, bost, Urdintxo eta Pox

10,00 €

Txanela proiektuaren lehen eta bigarren mailako Matematikako ikasmaterialarekin integraturik diseinatu da CD-ROM dibertigarri hau. Urdintxo eta Poxek, animatuz eta zirikatuz, aritmetika, geometria, logika eta denborari buruzko jokoen protagonista bihurtuko dute haurra. Hauxe da joko osoaren helburua: bukaeran haurrak bere mailari dagokion titulu bat lortzea. Programak bi zailtasun-mailatan jolas egiteko aukera ematen du: LH 1. mailakoa eta 2. mailakoa.

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: Windows 98 edo berriagoa, 64 Mb-eko RAM memoria, CD-ROM irakurlea, 800x600 pixel eta milaka koloretako monitorea, soinu-txartela.

Arloa: 
Hizkuntza: