Hutsik

Total: 0,00 €
Images: 

Bizi-Bizi Arranoa, Zehatz-Mehatz Hontza

20,00 €

CD-ROM hau irakurketa-trebeziak lantzeko softwarea da, Txanela proiektuan garatzen den curriculumaren osagarri moduan, betiere aniztasunari erantzuteko asmoz. Helburu nagusia hau da: irakurketaren alderdi teknikoarekin eta instrumentalarekin zerikusia duten hainbat trebezia garatzea, trebezia horien lanketa sistematiko eta autonomoa egiteko ariketak eskaintzea, den-dena, zailtasunak eta arazo korapilatsuak kontuan direla, progresiboki antolatuta.

Bi ataletan banatuta daude jarduerak: Arranoaren jarduerak (irakurleak lan eraginkorra egin dezan, irakurketaren helburuak lortzeko beharrezko den gutxieneko abiadura garatu beharko du) eta Hontzaren jarduerak (irakurtzean garrantzi handikoa da xehetasunak atzematea: ortografikoak, grafia-fonema erlazioari dagozkionak, letren formari dagozkionak…). Irakurtzen hobetzeko eta ahozko testuen ulermenean trebatzeko diren zenbait jardueraz osatuta dago.

Sistema eragileak: Windows, Mac

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: Windows 98 edo berriagoa, 256 Mb-eko RAM memoria, CD-ROM irakurlea, 1024x768 pixel eta milaka koloretako monitorea, QuckTime 6.0 edo berriagoa, soinu-txartela.

Arloa: 
Hizkuntza: