Hutsik

Total: 0,00 €

EMOTIK-TAK-TOK

27,00 €

HELBURUA: Emozioez hitz egitea eguneko errutina bihurtzea eta egoera emozionala neurtzeko aukera izatea (zorion-metroaren bitartez edo adierazpen grafikoaren bitartez).

EZAUGARRIAK: Oinarrizko emozioak euskaraz identifikatu eta horien kudeaketarako lehen urratsak emateko  egurrezko panela. Euskal Herrian eskuz egina. 40x60cm

NOLA JOLASTU:

Haur eta helduen arteko harremanari atentzio guztia eskaintzeko momentua bilatu. Egunero bada hobe. Momentu horretan egunean zehar sentitu diren emozioak identifikatu eta adieraziko ahalegina egingo da. Hasieran helduak eman dezake eredua ondoren haurraren txanda izango da. Haurren sentimenduak jasotzeko estrategiak martxan jarri. Emozioak identifikatu eta adierazteko estrategiak: Marraztu diren egoeren inguruan (edo beste batzuk) elkarrizketa sortu. Haurren nortasunaren arabera elkarrizketa horren bitartez emozioetara iriztea  erreza edo zailagoa izango da.

Irudien identifikaziorako hitzekin jolastea proposatzen da.  Marrazkiak e mozioei buruz hitz egiteko, alaiak, dibertigarriak eta naiz eta emozio negatiboak izan jolasteko gogoa probokatzen duten horietakoak. Herri bakoitzak bere hitz “bereziak” ditu eta horiek erabiltzea aberatsa izan daiteke. Arbela erabili daiteke, hitzez adierazten ez dakien emozioa edo egoera adierazteko. Oso estrategia baliagarria izan daiteke haurrak pentsatzeko modua ulertzeko.

Egoera aztertu ondoren, laburpentxo bat egitea proposatzen da. Zorionmetroaren bitartez, emozio positiboaren neurketa egitea proposatzen da. Eguna beti modu positiboan eta lasai bukatzea bilatuko beharko litzateke.

Erreferentzia:  19001

Arloa: 
Produktu mota: 
Hizkuntza: