Hutsik

Total: 0,00 €
Images: 

Herrien Europa

15,00 €

Txanela proiektuko CD-ROM interesgarri hau jolasaren bitartez Gizarte zientziak lantzeko ezin egokiagoa da. Bere helburua da Europako gutxiengo etnikoen informazioa zabaltzea.

Bi atal ditu: lehenengoan, estaturik gabeko herrien Europako mapa agertuko zaigu. Bertan, herriei buruzko informazioa eskainiko da: izen ofiziala, hiriburua, bandera, herriaren bilakaera historikoa, ekonomia, bertako hizkuntzak… Bigarren atalean, hiru jokoren bidez, ikasten ari denaren inguruan jarduteko aukera eskainiko zaio erabiltzaileari, era ludikoan: herri bakoitza bere lekuan jarri beharko du; galdera-joko bidez, herri bakoitzari buruzko hainbat galdera egingo zaizkio, erantzun egokia aukeratzeko; pista-jokoaren bidez (hamar pista emango zaizkio), zein herriri buruz ari garen asmatu baharko dugu.

Sistema eragilea: Windows, Mac

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: CD-ROM irakurlea, pantailaren tamaina egokia 1.024x768.

Herrien Europako Android bertsioa ere badugu. Jokoa probatzeko "LITE" delakoa erabil dezakezu.
https://play.google.com/store/apps/details?id=air.com.ehi.herrieneuropalite

Aldiz, joko oso nahi baduzu hemendik lortu dezakezu:
https://play.google.com/store/apps/details?id=air.com.ehi.herrieneuropa

Hizkuntza: