Hutsik

Total: 0,00 €
Images: 

Olentzero: Basoan

20,00 €

Olentzero bizi den basoa magikoa da. Guk ezin ditugu ikusi, baina hainbat eta hainbat gizaki bizi dira han. Hango zuhaitzek, abereek… antzinakoek legez hitz egiten dute. Haritzak, arteak, azeriak, hontzak, untxiak, urtxintxak… horiek denak dira Olentzeroren lagunak. Txoko sekretuak ere badira basoan: jostailuz betetako gelak, liburuz hornitutako zuhaitzak, animalien soinuak entzuteko eta asmatzeko txokoak, marrazteko gelak, abesteko zelaiak, basoko animaliak zenbatu, bereizi eta apartatzeko landak…

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: Pentium II – 350, soinu-txartela, CD-a irakurtzeko unitatea eta VGA 800x600 256 kolore.

Honako hauek ditu: Irakurtzeko txokoa, idazketakoa (letra larriz edo xehez), pintatzekoa (ereduari jarraituaz ala eredu gabe), matematikakoa (seriazioak, zenbakiak…), jolasen txokoa (puzzleak, pare-jokoak…)… Urte guztian erabilgarria.

Arloa: 
Hizkuntza: