Hutsik

Total: 0,00 €
Images: 

Urtaroak eta hilak

15,00 €

Urtaroak eta hilak ikasten ari diren haurrentzat pentsatutako 36 zatiko kartoizko puzzle jolasgarria. Aurretik, hilen irudiak ditu. Atzetik, hil bakoitzari loturiko atsotitzak. Hilabete guztiak zerrenda gisara bata bestearekin lotzen dira, hurrenez hurren, hilabeteen eta urtaroen segidan, urtea osatu arte. Neurria: 18,5x63 cm.

Bakarrik edo lagunekin jolasteko hainbat era eskaintzen ditu: puzzlea osatu, ipuina asmatu…

Esar sailkapena: Muntatzeko jolasa, Disposizio-jolasa.

Gaitasunak: ikuste-hautematea, espazio-orientazioa, aditasuna, begi-eskuen koordinazioa, komunikazioa, sozializazioa.

Oinarrizko konpetentziak:

  • Pentsatzen eta ikasten ikasi (informazioaren interpretazioa; baliabide kognitiboen erabilera)
  • Komunikatzen ikasi (ahozko hizkuntza; idatzizko hizkuntza)
  • Elkarrekin bizitzen ikasi (pertsonen arteko harremana; elkarlana eta talde-lana; gizarte-bizikidetzarako arauak)
  • Norbera izaten ikasi (nork bere buruaren estimua, autonomia)
  • Egiten eta ekiten ikasi (fase analitikoa: informazioa hartzea eta gordetzea)
  • Sortze fasea: ideia berriak eta konponbideak lantzea; ekite-prozesuaren aplikazioa)

Curriculum-arloak:

Haur Hezkuntza: Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala (nortasun pertsonala sortzea; jolasa eta mugimendua). Ingurunearen ezagutza (ingurune 

Arloa: 
Hizkuntza: