Hutsik

Total: 0,00 €

CD-ROM

Body: 

Olentzero bizi den basoa magikoa da. Guk ezin ditugu ikusi, baina hainbat eta hainbat gizaki bizi dira han. Hango zuhaitzek, abereek… antzinakoek legez hitz egiten dute. Haritzak, arteak, azeriak, hontzak, untxiak, urtxintxak… horiek denak dira Olentzeroren lagunak. Txoko sekretuak ere badira basoan: jostailuz betetako gelak, liburuz hornitutako zuhaitzak, animalien soinuak entzuteko eta asmatzeko txokoak, marrazteko gelak, abesteko zelaiak, basoko animaliak zenbatu, bereizi eta apartatzeko landak…

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: Pentium II – 350, soinu-txartela, CD-a irakurtzeko unitatea eta VGA 800x600 256 kolore.

Honako hauek ditu: Irakurtzeko txokoa, idazketakoa (letra larriz edo xehez), pintatzekoa (ereduari jarraituaz ala eredu gabe), matematikakoa (seriazioak, zenbakiak…), jolasen txokoa (puzzleak, pare-jokoak…)… Urte guztian erabilgarria.

20,00 €
Body: 

Txanela proiektuko CD-ROM interesgarri hau, modu errazean, mapa interaktiboen bitartez, geografia ikasteko ezin egokiagoa da.

Bi aukera nagusi dituzu: bata, mapa interaktiboak; mapak ikus ditzakezu eta datu zehatzak jasoko dituzu, bai mapa politikoetan, bai fisikoetan. Bigarren aukeran, zuk nahi duzun mapan eskatzen zaizkizun datuakipintzen asmatu behar duzu.

Gurasoak eta irakasleak erabiltzeko egina ere badago. Bertan, elementu guztiak daude zerrendatuta. Elementu bakoitza landu edo ez aukera daiteke. Dagokion laukitxoa sakatuz, gure zerrendari gehituko diogu edo handik kendu egingo dugu elementu hori.

Sistema eragilea: Windows, Mac.

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: CD-ROM irakurlea, soinu-txartela, pantailaren tamaina egokia 1.024x768.

20,00 €
Body: 

Txanela proiektuko CD-ROM interesgarri hau jolasaren bitartez Gizarte zientziak lantzeko ezin egokiagoa da. Bere helburua da Europako gutxiengo etnikoen informazioa zabaltzea.

Bi atal ditu: lehenengoan, estaturik gabeko herrien Europako mapa agertuko zaigu. Bertan, herriei buruzko informazioa eskainiko da: izen ofiziala, hiriburua, bandera, herriaren bilakaera historikoa, ekonomia, bertako hizkuntzak… Bigarren atalean, hiru jokoren bidez, ikasten ari denaren inguruan jarduteko aukera eskainiko zaio erabiltzaileari, era ludikoan: herri bakoitza bere lekuan jarri beharko du; galdera-joko bidez, herri bakoitzari buruzko hainbat galdera egingo zaizkio, erantzun egokia aukeratzeko; pista-jokoaren bidez (hamar pista emango zaizkio), zein herriri buruz ari garen asmatu baharko dugu.

Sistema eragilea: Windows, Mac

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: CD-ROM irakurlea, pantailaren tamaina egokia 1.024x768.

Herrien Europako Android bertsioa ere badugu. Jokoa probatzeko "LITE" delakoa erabil dezakezu.
https://play.google.com/store/apps/details?id=air.com.ehi.herrieneuropalite

Aldiz, joko oso nahi baduzu hemendik lortu dezakezu:
https://play.google.com/store/apps/details?id=air.com.ehi.herrieneuropa

15,00 €
Body: 

LH 3. mailako Eleanitz proiektuko CD-ROM honetako joko osoaren helburua da, bukaeran, altxorraren mapa osatzea. Horretarako, eskaintzen zaizkizun aukera entretenigarri guztiekin jolas eginez, kanpaiari soinua ateratzen saiatu behar duzu, eta une horretan sestantea gradu bat mugituko da. 

Bertako jarduerak: istorioak irakurri, entzun eta grabatu; istorioak idatzi; mezuak idatzi; abestiak irakurri, entzun eta grabatu;abestiekin jolastu; hitzen memoria-jokoa; ortografia-jokoa; hitzak idatzi;soinu bereko familiak; esaldiak osatu; galderak eta erantzunak…

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: Windows 98 edo berriagoa, 64 Mb-eko RAM memoria, CD-ROM irakurlea, 800x600 pixel eta milaka koloretako monitorea, soinu-txartela, mikrofonoa eta erantzungailuak.

20,00 €
Body: 

LH 4. mailako Eleanitz proiektuko CD-ROM dibertigarri honek, ingelesa ikasteko duen balioagatik, nazioarteko sariak irabazi ditu. Hauxe da joko osoaren helburua: bukaeran, bost planeta-sistema arakatzea eta T. Sol Niecaps kapitainaren tripulazioko kide galduak topatzea.

Planeta-sistema bakoitza arakatzeko, sistema horren 10 planeta bisitatu behar dituzu, kontrol-gelako jolasak eginez. Jarduerak: istorioak idatzi; hitzen memoria-jokoa; hitzak idatzi; istorioak irakurri, entzun eta grabatu; abestiak irakurri, entzun eta grabatu; soinu bereko familiak; abestiekin jolastu; esaldiak osatu; esaldiak elkartu, entzun eta marrazki egokiak aukeratu [ZENBAT JARDUERA DAUDE HOR? PUNTU ETA KOMAZ BEREIZI]; irakurri eta falta den hitza idatzi…

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: Windows 98 edo berriagoa, 64 Mb-eko RAM memoria, CD-ROM irakurlea, 800x600 pixel eta milaka koloretako monitorea, soinu-txartela, mikrofonoa eta erantzungailuak.

20,00 €
Body: 

CD-ROM hau irakurketa-trebeziak lantzeko softwarea da, Txanela proiektuan garatzen den curriculumaren osagarri moduan, betiere aniztasunari erantzuteko asmoz. Helburu nagusia hau da: irakurketaren alderdi teknikoarekin eta instrumentalarekin zerikusia duten hainbat trebezia garatzea, trebezia horien lanketa sistematiko eta autonomoa egiteko ariketak eskaintzea, den-dena, zailtasunak eta arazo korapilatsuak kontuan direla, progresiboki antolatuta.

Bi ataletan banatuta daude jarduerak: Arranoaren jarduerak (irakurleak lan eraginkorra egin dezan, irakurketaren helburuak lortzeko beharrezko den gutxieneko abiadura garatu beharko du) eta Hontzaren jarduerak (irakurtzean garrantzi handikoa da xehetasunak atzematea: ortografikoak, grafia-fonema erlazioari dagozkionak, letren formari dagozkionak…). Irakurtzen hobetzeko eta ahozko testuen ulermenean trebatzeko diren zenbait jardueraz osatuta dago.

Sistema eragileak: Windows, Mac

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: Windows 98 edo berriagoa, 256 Mb-eko RAM memoria, CD-ROM irakurlea, 1024x768 pixel eta milaka koloretako monitorea, QuckTime 6.0 edo berriagoa, soinu-txartela.

20,00 €
Body: 

Txanela proiektuko CD-ROM  dibertigarri honek Ingurumena eta Kizkuntza lantzen ditu. Bidean aurrera egiteko, jokalariak egokitu zaion galdera edo proba gainditu behar du. Galderak gaindituz egingo dute aurrera ibilbidean zehar. Kleok jarriko dizkien probak arin eta zuzen eginez beren jakinduria azaldu beharko dute. 6 gai lantzen dira: Maite ditut maite, gure bazterrak!; Ameriketara joan nintzen!; Mugi gorputza eta izan ontsa!; Mila gau eta bat gehiago; Ura, bizitzaren iturri; Izan zirelako gara, garelako izango dira. Ikasteko joko-bilduma da (sinonimoak, antonimoak, ortografia, aditzak, hiztegia, deklinabideak, perpausak…).

Ordenagailuaren gutxienezko ezaugarriak: Windows 98 edo berriagoa, 64 Mb-eko RAM memoria, CD-ROM irakurlea, 800x600 pixel edo milaka koloretako monitorea, soinu-txartela.

30,00 €

Orriak

RSS - CD-ROM-rako harpidetza egin