Hutsik

Total: 0,00 €

DVD

Body: 

Betiko talde-jolasak ikasteko animazioak. Herri kantuak erabiliz, soka-saltorako, esku-jolasetarako, korrurako… moldatutako jolasak, bi proposamen batean biltzen dituztenak: batetik, euskarazko kantuak erabiltzea kanpo-jolasetarako eta, bestetik, herri-tradizioko kantuak erabiltzea kantu moduan.

Kantuak ikasteko edo, besterik gabe, ondo pasatzeko karaokea dugu. Zeuk aukeratuko duzu irakurtzeko zer-nolako letra mota nahi duzun, larria ala xehea, eta zer-nolako audioa; hau da, kantariaren ahotsa ere entzun nahi duzun ala bakarrik bertsio instrumentala nahi duzun. Guraso, irakasle nahiz ikasleentzat. 

5,00 €
Body: 

Euskal dantzak ikasteko marrazki bizidunen bideo erakargarria da. Zapatain-dantza, Xan Petrike eta Esku-dantza irri-dantzak edo joko-dantzak dira. Jokoa eta dantza, biak uztartzen direlako esaten zaie horrela. Zazpi jauziak, berriz, Jauziak izeneko dantza multzoko dantzetariko bat da. Dantzak pausoz pauso ikusteko animazioak eta dantza osorik ikusteko aukerak ematen ditu, dantzaria atzez edo alboz dagoela, abiadura normalean edo geldoagoan.

5,00 €
RSS - DVD-rako harpidetza egin