Hutsik

Total: 0,00 €

Jolasa eta jokoa

Body: 

HELBURUAK:

Euskaraz jolasten disfrutatuz euskararekiko atxikimendua garatzea, arau soileko talde jokoetan errespetuzko jarrerak erakutsiz jardutea, eta irakurketa-idazketa prozesura hurbiltzea.

Ezaugarriak:  22 txartel, taula eta 100 letra-fitxa.

NOLA JOLASTU:

Helduak eta haurrak elkarrekin jolasteak balio erantsia ematen dio jolasari. Helduak, batez ere lehenengo partidetan, jolasa aurkeztu, bideratu, behar denean lagundu, animatu… egin dezake.

Jolasten hasi baino lehen letren fitxak atera behar dira dauden euskarritik, eta gora begira jarri. Irudien txartelekin berdin egin, eta, ondoren, multzo baten jarriko dira, ahuspez. Konturatu zara txartel hauek puntuazio desberdina dutela? Puntuazioa silaba kopuruari lotua da (1, silaba bat; 2, silaba bi…).

Bakarka:

Txarteletako bat aukeratu, eta irudi hori bilatuko da taulan. Ondoren, dagozkion letrak hartuta osatuko da hitza, taulan bertan dagoen ereduari jarraituz. Hitza irakurtzen eta beraren esanahia igartzen saiatuko da. Horrela, nahi den beste hitz osatuko dira.

Binaka:

Txartel multzotik bat hartuko dute jolaskideek, txandaka, eta bien artean osatuko dute hitza taulan, horretarako behar diren letrak aukeratuz. Bien artean hitzaren esanahia asmatzen saiatuko dira.  Horrela nahi duten beste hitz osatu arte. Ondoren, bien artean zenbat puntu osatu dituzten kalkulatuko dute.

Txartel multzotik bat hartuko dute, txandaka. Txartela hartu duenak ahoz azaldu beharko dio kideari bere irudian ikusten duena, pistak emanez, baina, hitza bera esan gabe. Esaterako:  “ Jlasteko balio du, eta borobila da.”

Txartelak banaka hartu, eta silaba edo ahots-kolpe desberdinen arabera esaten joan: BAT (txalo bat), U-DA (txalo bi), PI-LO-TA (hiru txalo), TXI-ME-LE-TA (lau txalo)…

TALDEAN:

Hitzak ezkerretik eskuinera edo goitik behera osatu behar dira, ez edonola. Hau da, ezin da letra bat jarri, aurrekoa falta bada. Jokalari bakoitzak gehienez bi letra jarri ahal izango ditu. Jartzen baditu, beste horrenbeste jasoko ditu ahuspez dauden letra-multzotik.

Jokalariren batek taulako hitz bat osatzen badu, hitz horri dagokion txartela jasoko du, eta berari dagozkion puntuak egokituko zaizkio. Jokalariak ez badu taulan jartzeko behar den letrarik, txanda-pasa egin beharko du.

Jokalari guztiak letrarik ezin jarrita gelditzen direnean bukatzen da jokoa.

Kooperazio joko legez ere jolas daiteke: Puntuak kontuan hartu gabe, eta  irabazlerik gabe.

asmatu eta adostu, taldean, jolasteko era berriak.

Helduon laguntzarekin:

Hitza hartu eta irakurtzen saiatu. Hitzaren barruko soinuak edo fonemak identifikatu, ahoz. Esaterako: UDA hartuta, uuuuu-ddddd-aaaaa.

Soinu bat aukeratu (M, esaterako), eta soinu hori duten hitzak aurkitzen saiatu: (TXIMELETA, MENDIA). Jolas honetan dauden txarteletan oinarrituta edo umeei bururatzen zaien beste edozein hitz izan daiteke.

Erreferentzia:  14027

20,00 €
Body: 

HELBURUAK:

Euskaraz jolasten disfrutatuz euskararekiko atxikimendua garatzea;  arau errazak errespetatuz talde jokoetan gogoz eta kideekiko errespetuz parte hartzea, eta  honekin batera, sormena lantzea.

Euskal Herriko Ingurune naturala eta Euskal Mitologia ezagutzeko jakin-mina izatea, eta beraiekiko errespetuzko jarrerak garatzea.

Ezaugarriak:  Egurrezko taula, 4 Prakagorriren figurak, bi dado, eta poltsatxoa. Taularen neurria: 29x29 cm

NOLA JOLASTU:

Argitxo basora joan da, bere kriseilua etxean ahaztuta. Prakagorriek aurkitu dute kriseilua, eta,  zuen laguntza behar dute Argitxori kriseilua eramateko. Bihurtu zeuek ere Prakagorri eta lagundu Argitxori!

Basorako bidean, gauza asko aurkituko  dituzue:  ardiak, marigorringoak, amuarrainak, txantxangorriak, tximeletak, kuku-prakak, otso-aztarnak, haritzak, txibiritak, perretxikoak,  martin-arrantzaleak… Ezagutzen al dituzue?

Izaki magikoak ere aurkituko dituzue: Anbotoko Mari, Euskal Mitologiako jainkosa nagusia,  bere ahariaren ondoan;  erreka ondoetan bere adatsa urrezko orraziaz orrazten egoten den Lamia; basoko jaun eta jabe den Basajaun;  eta, azkenik, Tartalo begibakarra, erraldoi beldurgarria.  Eguzki-loreak ere izango dira bidean, zuen bidea errazteko.

Jolasteko bi era proposatzen dizkizuegu: 

. Kooperazioan: Jolaskide bakoitzak Prakagorri batekin jolastuko du, baina lau Prakagorriak helmugara iritsi arte ez da amaituko jokoa. Prakagorri bat helmugaratzen denean, bere txandak oraindik helmugaratu ez diren Prakagorriei laguntzeko erabiliko dira.

. Ohiko eran: Jolaskide bakoitzak Prakagorri batekin jolastuko du, eta, lehenengo iristen denak irabaziko du.

Ausartuko zarete jolasteko era eta arau berriak asmatzen eta adosten? Izan zaitezte joko-sortzaile!

Ez izan presarik helmugara heltzeko. Disfrutatu ibilbideaz! Prest zaudete abentura hasteko?

Erreferentzia:  14026

22,00 €
Body: 

Jokoaren helburua beste jokalariak aukeratutako hitza asmatzea da, hitz hori osatzen duten letrak igarriz. Euskaraz zein ingelesez jolasteko.

Jokalari bakoitzak zortzi letratako hitza pentsatuko du eta letraz letra osatuko du, euskarriaren goialdean horretarako dagoen tokian jarriko du, eskuinetik ezkerrera, eta jartzen  duenari begira, norberari begira, beste jokalariak ikus ez dezan. 

Jokalari bakoitzak beste jokalariak aukeratutako hitzak zer letra izan ditzakeen pentsatu beharko du eta letra horiez galdetu. Igartzen ez badu, urkatuaren irudian posizio bat mugituko du. Urkatuaren irudia bederatzi pausotan osatzen da. Irudi osoa agertzen ikusten duzunean galduta zaude!

Jolasteko ohiko eratik aparte, beste proposamen batzuk eskaintzen ditugu argibideetan: Bi euskarri, Hasten da, hasten da…, Nahaste-Borrastea, Irudiak idazten, Hitza, jolas, Arauak adosten, Ingelesez jolasten.

Joko honek hainbat oinarrizko konpetentzia garatzen lagunduko die neska-mutilei: 

  • gozatzen eta arazoei aurre egiten
  • parte hartzen, arauak errespetatzen
  • tresnak erabiltzen, mugimenduak koordinatzen
  • galderak egiten, arretaz entzuten
  • ordenatzen eta inferitzen 

ESAR SAILKAPENA: Arau soileko jokoa: Galdera-erantzuneko jokoa, oinarrizkoa.

20,00 €
Body: 

Talde-joko dibertigarria, haurrak zein haurrak ez direnak lagun artean gozatzeko. Trebea zara mimika egiten, kantatzen, marrazten, galderei erantzuten eta hitzak definitzen? Hori guztia erakutsi beharko duzu, zuk edo zure taldeak jokoa irabazi dezan. Haurrak  eta helduak elkarrekin jolasteko egokia da. 500 proba dakartza, bost kategoriatan banatuta. Esar sailkapena: Arau soileko jokoa.

Oinarrizko konpetentziak:

  • Pentsatzen eta ikasten ikasi (informazioaren interpretazioa, informazioa sortzea: pentsamendu sortzailea, erabakiak hartzea, arazoak konpontzea, baliabide kognitiboen erabilera)
  • Komunikatzen ikasi (ahozko hizkuntza, idatzizko hizkuntza, kontzientzia sozio-komunikatiboa)
  • Elkarrekin bizitzen ikasi (pertsonen arteko harremana, elkarlana eta talde-lana, gizarte-bizikidetzarako arauak, arazoak konpontzea)
  • Norbera izaten ikasi (gorpuztasuna, nork bere buruaren estimua, autonomia, sentsibilitate estetikoa, integrazio pertsonala)
  • Egiten eta ekiten ikasi (fase analitikoa: informazioa hartzea eta gordetzea; sortze-fasea: ideia berriak eta konponbideak lantzea; berritze fasea: ideiak gauzatzea; ekite-prozesuaren aplikazioa)

Curriculum-arloak:

  • Lehen Hezkuntza: Euskara eta literatura (ahozko komunikazioa; komunikazio idatzia; literatura-hezkuntza)
  • Natura-, Gizarte- eta Kultura-ingurunearen ezagutza (ingurunea eta hura iraunaraztea; pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza). Artea (musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea; musika-adierazpena, - interpretazioa eta -sorkuntza). Gorputz-hezkuntza (gorputz-adierazpena eta komunikazioa)

Edukia: musika, kultura, geografia, hizkuntza, kirolak, zientzia.

20,00 €
Body: 

Mari, Tartalo, Basajaun, Lamina, Marijaia, Zeledon eta beste hainbat euskal pertsonaia jolasgarri dituen logika-joko ezaguna. Jokatzeko hiru era eskaintzen ditu:

Nor da nor?: jokalariak bi lagun nahiz  bi talde izan daitezke. Jokalari bakoitzak bere euskarri gorri edo urdinean jarriko ditu bere 24 pertsonaiak. Karta moduan erabiliko diren 24 txartelak nahastatu egingo dira, eta jokalari bakoitzak karta bat hartuko du. Karta horretan dagoen pertsonaia zein den igartzea da jokoaren helburua

Pareak: jokalariak bi lagun nahiz bi talde izan daitezke. Pertsonaien fitxa guztiak erabiliko dira, euskarritik aterata, plastikozko markotxoan sartuta nahiz sartu gabe. Ahuspez jarriko dira 24 pareak, hau da, 48 fitxak. Jokalariak txandaka jolastuko dira.

Nor bizkorrago: talde handitan jokatzeko. Gehienez ere, 48 pertsona. Parte-hartzaileak bi ilaratan jarriko dira, aurrez aurre, baina eskuan duten txartela ikusi gabe. Bi ilaretatik bost bat metrora amarena egingo duena jarriko da. Ilara bietako ertzetatik distantzia berera, jakina. Honek, 12 pertsonaia horien kartak izango ditu, eta baten izena esango du.  

27,00 €
Body: 

Jolasteko zortzi era dituen jolas interaktibo honek hizkuntza du elementu aipagarriena,  hainbat audio euskaraz entzuteko aukera ematen baitigu. Umeak entzun, behatu, ukitu, erantzun egiteko aukera izango du eta jarduera hauen bitartez eta jostailuak ematen dizkion eredu ugari eta aberatsei esker, hainbat konpetentzia garatuko ditu.

 

Edukia: Alfabetoko letren izenak, hitzak, esaldiak, galderak, zenbakiak, musika-notak, musika-tresnak, euskal kantuak eta animalien hotsak.

 

ESAR sailkapena: Ariketa jolasa: zentzumen-jolas soinuduna; Ukimenezko zentzumen-jolasa; Ikusizko entzumen-jolasa; Maneiatzeko jolasa

41,60 €
Body: 

Bi euskarri magnetiko, 8 puzzle magnetiko eta euskarri magnetikoan itsasteko 112 hitz magnetiko, letra xehez eta larriz.

Jolasteko bi era daude: zortzi pertsonaien puzzleak osatu edo hizkuntza-txarteltxoak jar daitezke euskarri magnetikoan.

Komunikazio-konpetentziak garatzeko erabil daiteke jokoa. Horretarako, hondo bat aukeratuko da, eta bertan, pertsonaia baten puzzlea osatuko da. Jarraian, janzkerari eta itxurari dagozkion hiztegi-txartelak hartuko dira, eta bakoitzari dagozkion elementuak aurkituko dira.

Esar sailkapena, Muntatzeko jolasa, Disposizio-jolasa, Jolas sinbolikoa, Arau soileko jokoa, Hiztegi-jokoa.

Gaitasunak: ikuste-hautematea, espazio-orientazioa, aditasuna, begi-eskuen koordinazioa, komunikazioa eta sozializazioa.

Oinarrizko konpetentziak:

  • Pentsatzen eta ikasten ikasi
  • Komunikatzen ikasi
  • Elkarrekin bizitzen ikasi
  • Norbera izaten ikasi
  • Egiten eta ekiten ikasi

Curriculum-arloak:

  • Haur Hezkuntza: Nortasuna eta autonomia pertsonala; Ingurune sozial eta fisikoaren ezagutza; Komunikazioa eta errepresentazioa
  • Lehen Hezkuntza: Natura, Gizarte- eta Kultura-ingurunearen ezagutza; Euskara eta literatura.

Edukia: Pertsonen izenak, ezaugarri fisikoak eta janzkera-ezaugarriak; logelan eta basoan aurki daitezkeen elementuak; gai horiei buruzko hiztegia (letra larriz eta xehez)

12,00 €
RSS - Jolasa eta jokoa-rako harpidetza egin