Hutsik

Total: 0,00 €

Puzzlea

Body: 

Urtaroak eta hilak ikasten ari diren haurrentzat pentsatutako 36 zatiko kartoizko puzzle jolasgarria. Aurretik, hilen irudiak ditu. Atzetik, hil bakoitzari loturiko atsotitzak. Hilabete guztiak zerrenda gisara bata bestearekin lotzen dira, hurrenez hurren, hilabeteen eta urtaroen segidan, urtea osatu arte. Neurria: 18,5x63 cm.

Bakarrik edo lagunekin jolasteko hainbat era eskaintzen ditu: puzzlea osatu, ipuina asmatu…

Esar sailkapena: Muntatzeko jolasa, Disposizio-jolasa.

Gaitasunak: ikuste-hautematea, espazio-orientazioa, aditasuna, begi-eskuen koordinazioa, komunikazioa, sozializazioa.

Oinarrizko konpetentziak:

  • Pentsatzen eta ikasten ikasi (informazioaren interpretazioa; baliabide kognitiboen erabilera)
  • Komunikatzen ikasi (ahozko hizkuntza; idatzizko hizkuntza)
  • Elkarrekin bizitzen ikasi (pertsonen arteko harremana; elkarlana eta talde-lana; gizarte-bizikidetzarako arauak)
  • Norbera izaten ikasi (nork bere buruaren estimua, autonomia)
  • Egiten eta ekiten ikasi (fase analitikoa: informazioa hartzea eta gordetzea)
  • Sortze fasea: ideia berriak eta konponbideak lantzea; ekite-prozesuaren aplikazioa)

Curriculum-arloak:

Haur Hezkuntza: Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala (nortasun pertsonala sortzea; jolasa eta mugimendua). Ingurunearen ezagutza (ingurune 

10,00 €
Body: 

Alfabetoa ikasten ari diren haurrentzat pentsatutako 28 zatiko puzzle erraldoia, lur gainean osatzekoa. Zati bakoitzean, alfabetoko letra bat eta letra horrekin hasten den elementu baten irudia agertzen da. Horretaz gain, 27 foamezko??? letra larri dakartza eta 27 irudi, sartu eta ateratzekoak (ahokagarriak). Jokalari bakarra edo bat baino gehiago jolasteko.

Esar sailkapena: Muntatzeko jolasa, Disposizio-jolasa.

Gaitasunak: ikuste-hautematea, aditasuna, espazio-orientazioa, begi-eskuen koordinazioa, komunikazioa eta sozializazioa.

Curriculum arloak:

  • Haur Hezkuntza: Nortasuna eta autonomia pertsonala (jolasa eta mugimendua); Ingurune sozial eta fisikoa (ingurua eta gizarte bizitza); Komunikazioa eta errepresentazioa (ahozko hizkuntza, hizkuntza idatzia).
  • Lehen Hezkuntza: Ingurune Natural, Sozial eta Kulturalaren ezagutza; Euskara, Gaztelania eta Literatura (Euskara)

Edukia: Alfabetoko letrak, oinarrizko hiztegia.

121,00 €

Orriak

RSS - Puzzlea-rako harpidetza egin