Hutsik

Total: 0,00 €

Softwarea

Aplikazio honetan Euskal Herriko lau dantza ezagutzeko aukera izango duzu, Euskal Curriculumaren berariazko edukien artean ditugunak, lauak, hain zuzen ere:

Zapatain-dantza, Esku-dantza, Xan Petrike eta Zazpi Jauziak. Xan Petrikek beste bi izen ditu: Bizkar-dantza eta Yan Petite qui danse.

Zapatain-dantza, Esku-dantza eta Xan Petrike irri-dantzak edo joko-dantzak dira. Joko-dantza esaten zaie dantza eta jokoa uztartzen dituztelako: dantza-pauso batzuek osatzen dute dantza, eta mugimendu jakin batzuek osatzen dute jokoa.

Egitura erritmiko sinpleak dituzte, eta horregatik, beharbada, dantzatzen dituzte umeek gaur egun. Baina sasoi batean, herriko gazteek egiten zituzten, denbora pasatzeko. Euskal Herri osoan daude hedatuta, baina Nafarroan eta Iparraldean, bereziki Luzaide eta inguruko herrietan, iraun dute bizirik gehienbat.

Bestalde, Euskal Herrian bizirik iraun duten dantzarik garrantzitsuenetarikoak Jauziak dira, eta euren artean Zazpi Jauziak da ezagunenetarikoa. Ardatza zirkuluaren erdigunea izanik, dantzariek erdigune horren inguruan egiten dute dantzan, elkarri heldu gabe. Hainbat pauso egin behar dira ordena jakin bati jarraituta, eta pauso horietako bakoitzak izen bat dauka; taldean ari den dantzarietako batek izendatzen ditu pausoen izenak, egiten diren heinean.

Ez izan lotsarik eta hasi dantzan!

https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.ikastola.dantzan&hl=es

0,00 €

Orriak

RSS - Softwarea-rako harpidetza egin