Hutsik

Total: 0,00 €

Euskara

Body: 

HELBURUA: Ahozko hizkuntza garatzea, irakurketa-idazketa prozesuaren kodearen ezagutzara hurbiltzen hastea, kontzientzia fonologikoa lantzea.

EZAUGARRIAK: 2 zatiko 10 puzzle, aurretik nahiz atzetik jolasteko. 10 bokal ahokagarri. Aurrealdean irudia eta bokala eta, atzealdean, dagokion hitza (larriz eta xehez).

NOLA JOLASTU:

Bakarka:

Mahai gainean jartzen dira zati guztiak, ahoz gora, nahastuta. Lehendabizi haurrak bokal bakoitza dagokion puzzle zatian sartuko du. Hori egindakoan, gainontzeko atalak begiratu eta elkarrekin lotu behar ditu, bokal bakoitza berari dagokion irudiarekin. Era horretan puzzle guztiak osatuko dira. Fitxen atzealdearekin ere osa daitezke puzzleak.

Bokalak -solte hartuta- letrak idazteko txantiloi legez erabil daitezke, letraren silueta margo edo arkatz batekin inguratuz paper baten gainean.

Binaka:

Puzzle zatiak bi multzotan banatu, eta haur bakoitzak kopuru erdia hartuko du. Haur batek letrak dituzten zatiak, eta, besteak, irudiak dituztenak. Haur batek letra daukan puzzle zati bat aterako du, eta, besteak, letra horri dagokion irudia jarriko du. Horrela, bien artean, puzzle guztiak osatuko dituzte.

Helduon laguntzarekin:

Bokal baten puzzle zatia hartuta bokal horrekin/soinu horrekin hasten diren beste hitz batzuk aurkitzen jolastu daiteke: “A…tea, a…stoa, a…rraina, hitzak “a” letraz hasten dira. Ezagutzen duzu “a” soinuaz hasten den beste hitzen bat?...”

Erreferentzia:  14023

20,00 €
Body: 

Alfabetoko letrak ezagutzeko, bakoitzaren grafia desberdintzeko, eta dagokion irudiarekin erlazionatzeko jolasa.Jolasteko era ugari, barruan dagoen argibide-orrian.

Haurrek alfabetoko letrak ezagutuko dituzte, lera bakoitzaren grafia desberdinduz, eta animalia eta objektuen irudiekin erlazionatuz.

Kaxa honetan 27 letra eta 27 irudi daude, eta, zuzen uztartuta, euskal alfabetoko letrekin, puzzle dibertigarria osatzen dute.

Edukia: 28 zatiko puzzlea (70x40 ) eta argibide-orria

Oharra: Argazkiak Aita Larramendi ikastolan eginak dira.

21,00 €
Body: 

Haurrari euskara maitatzen lagunduko dion Argitxo dugu edalontzi honetako protagonista. Era honetan, haurrak hasiera-hasieratik izango du euskararekin identifikatzen lagunduko dion pertsonaian oinarritutako eguneroko bizitzarako tresneria.   Edari hotzak nahiz beroak hartzeko; etxean nahiz ikastolan erabilgarria. Mikrouhin-labean erabil daiteke. 

4,00 €
1,00 €
Body: 

Euskaraz bizi egitasmotik sortutako Argitxo pertsonaiaren irudian oinarritutako panpina bigun-biguna.  Euskaraz bizitzen lagunduko dion panpina honek segurtasun afektiboa emango dio haurrari, bere lehendabiziko urteetan. Umea nagusitzen doan neurrian, eta jolasak aldatzen, bere jolasetan integratzeko aukera izango du (txotxongiloak, antzerkia, jolas sinbolikoa…). Jolaserako lagun maitagarria!

27,00 €
Body: 

Euskaraz bizitzen laguntzen digun Argitxo da merienda-poltsa honetako protagonista. Janaria eramateko erabiltzen da, nagusiki, baina beste gauza batzuk ere eraman daitezke (arropa, eskola-materiala…). Pertxetan zintzilikatzeko soka dakar. Motxila legez eramangarria. Norbere izenarekin pertsonalizatzeko tokia du. Diseinu erakargarria.

Neurria:  24x28cm 

2,00 €

Orriak

RSS - Euskara-rako harpidetza egin