Bi euskarri magnetiko, 8 puzzle magnetiko eta euskarri magnetikoan itsasteko 112 hitz magnetiko, letra xehez eta larriz.
Jolasteko bi era daude: zortzi pertsonaien puzzleak osatu edo hizkuntza-txarteltxoak jar daitezke euskarri magnetikoan.
Komunikazio-konpetentziak garatzeko erabil daiteke jokoa. Horretarako, hondo bat aukeratuko da, eta bertan, pertsonaia baten puzzlea osatuko da. Jarraian, janzkerari eta itxurari dagozkion hiztegi-txartelak hartuko dira, eta bakoitzari dagozkion elementuak aurkituko dira.
Esar sailkapena, Muntatzeko jolasa, Disposizio-jolasa, Jolas sinbolikoa, Arau soileko jokoa, Hiztegi-jokoa.
Gaitasunak: ikuste-hautematea, espazio-orientazioa, aditasuna, begi-eskuen koordinazioa, komunikazioa eta sozializazioa.
Oinarrizko konpetentziak:
- Pentsatzen eta ikasten ikasi
- Komunikatzen ikasi
- Elkarrekin bizitzen ikasi
- Norbera izaten ikasi
- Egiten eta ekiten ikasi
Curriculum-arloak:
- Haur Hezkuntza: Nortasuna eta autonomia pertsonala; Ingurune sozial eta fisikoaren ezagutza; Komunikazioa eta errepresentazioa
- Lehen Hezkuntza: Natura, Gizarte- eta Kultura-ingurunearen ezagutza; Euskara eta literatura.
Edukia: Pertsonen izenak, ezaugarri fisikoak eta janzkera-ezaugarriak; logelan eta basoan aurki daitezkeen elementuak; gai horiei buruzko hiztegia (letra larriz eta xehez)
5,00 € |