Hutsik

Total: 0,00 €

Jolasak eta jokoak

Body: 

HELBURUA: Ahozko hizkuntza garatzea, irakurketa-idazketa prozesuaren kodearen ezagutzara hurbiltzen hastea, kontzientzia fonologikoa lantzea.

EZAUGARRIAK: 2 zatiko 10 puzzle, aurretik nahiz atzetik jolasteko. 10 bokal ahokagarri. Aurrealdean irudia eta bokala eta, atzealdean, dagokion hitza (larriz eta xehez).

NOLA JOLASTU:

Bakarka:

Mahai gainean jartzen dira zati guztiak, ahoz gora, nahastuta. Lehendabizi haurrak bokal bakoitza dagokion puzzle zatian sartuko du. Hori egindakoan, gainontzeko atalak begiratu eta elkarrekin lotu behar ditu, bokal bakoitza berari dagokion irudiarekin. Era horretan puzzle guztiak osatuko dira. Fitxen atzealdearekin ere osa daitezke puzzleak.

Bokalak -solte hartuta- letrak idazteko txantiloi legez erabil daitezke, letraren silueta margo edo arkatz batekin inguratuz paper baten gainean.

Binaka:

Puzzle zatiak bi multzotan banatu, eta haur bakoitzak kopuru erdia hartuko du. Haur batek letrak dituzten zatiak, eta, besteak, irudiak dituztenak. Haur batek letra daukan puzzle zati bat aterako du, eta, besteak, letra horri dagokion irudia jarriko du. Horrela, bien artean, puzzle guztiak osatuko dituzte.

Helduon laguntzarekin:

Bokal baten puzzle zatia hartuta bokal horrekin/soinu horrekin hasten diren beste hitz batzuk aurkitzen jolastu daiteke: “A…tea, a…stoa, a…rraina, hitzak “a” letraz hasten dira. Ezagutzen duzu “a” soinuaz hasten den beste hitzen bat?...”

Erreferentzia:  14023

20,00 €
Body: 

Alfabetoko letrak ezagutzeko, bakoitzaren grafia desberdintzeko, eta dagokion irudiarekin erlazionatzeko jolasa.Jolasteko era ugari, barruan dagoen argibide-orrian.

Haurrek alfabetoko letrak ezagutuko dituzte, lera bakoitzaren grafia desberdinduz, eta animalia eta objektuen irudiekin erlazionatuz.

Kaxa honetan 27 letra eta 27 irudi daude, eta, zuzen uztartuta, euskal alfabetoko letrekin, puzzle dibertigarria osatzen dute.

Edukia: 28 zatiko puzzlea (70x40 ) eta argibide-orria

Oharra: Argazkiak Aita Larramendi ikastolan eginak dira.

21,00 €
Body: 

Euskaraz bizi egitasmotik sortutako Argitxo pertsonaiaren irudian oinarritutako panpina bigun-biguna.  Euskaraz bizitzen lagunduko dion panpina honek segurtasun afektiboa emango dio haurrari, bere lehendabiziko urteetan. Umea nagusitzen doan neurrian, eta jolasak aldatzen, bere jolasetan integratzeko aukera izango du (txotxongiloak, antzerkia, jolas sinbolikoa…). Jolaserako lagun maitagarria!

27,00 €
Body: 

Jokoaren helburua beste jokalariak aukeratutako hitza asmatzea da, hitz hori osatzen duten letrak igarriz. Euskaraz zein ingelesez jolasteko.

Jokalari bakoitzak zortzi letratako hitza pentsatuko du eta letraz letra osatuko du, euskarriaren goialdean horretarako dagoen tokian jarriko du, eskuinetik ezkerrera, eta jartzen  duenari begira, norberari begira, beste jokalariak ikus ez dezan. 

Jokalari bakoitzak beste jokalariak aukeratutako hitzak zer letra izan ditzakeen pentsatu beharko du eta letra horiez galdetu. Igartzen ez badu, urkatuaren irudian posizio bat mugituko du. Urkatuaren irudia bederatzi pausotan osatzen da. Irudi osoa agertzen ikusten duzunean galduta zaude!

Jolasteko ohiko eratik aparte, beste proposamen batzuk eskaintzen ditugu argibideetan: Bi euskarri, Hasten da, hasten da…, Nahaste-Borrastea, Irudiak idazten, Hitza, jolas, Arauak adosten, Ingelesez jolasten.

Joko honek hainbat oinarrizko konpetentzia garatzen lagunduko die neska-mutilei: 

  • gozatzen eta arazoei aurre egiten
  • parte hartzen, arauak errespetatzen
  • tresnak erabiltzen, mugimenduak koordinatzen
  • galderak egiten, arretaz entzuten
  • ordenatzen eta inferitzen 

ESAR SAILKAPENA: Arau soileko jokoa: Galdera-erantzuneko jokoa, oinarrizkoa.

20,00 €
Body: 

30 cm. Olentzeroren panpina biguna. Neguko solstizioa irudikatzen duen Olentzero pertsonaia,  tradiziozko janzkeraz.  Peluxe moduan nahiz apaingarri gisa erabiltzeko, atean, gabon-zuhaitzean…

Olentzero eta neguko solstizioari buruzko ohituren laburpena eskaintzen da, aparteko orri batean, hiru hizkuntzatan.

10,00 €
Body: 

Janarien loto bat antolatu eta jolastuz, euskara eta ingelesa lantzeko mahai-jokoa. Albo bietatik jokatzeko 4 lamina dakartza. Aurrealdean, fruituen eta barazkien irudiak daude, eta atzealdean, elementu horien izenak, euskaraz eta ingelesez. 36 fitxa solte ere badakartza, irudidunak. Irudia irudiarekin lotzen jolas daiteke, eta baita irudia testu idatziarekin lotzen ere. Bakarrik edo taldean jolasteko hainbat era daude: Zozketa-jokoa, Pare-jokoa, Memoria...

 

5,00 €
Body: 

Bi euskarri magnetiko, 8 puzzle magnetiko eta euskarri magnetikoan itsasteko 112 hitz magnetiko, letra xehez eta larriz.

Jolasteko bi era daude: zortzi pertsonaien puzzleak osatu edo hizkuntza-txarteltxoak jar daitezke euskarri magnetikoan.

Komunikazio-konpetentziak garatzeko erabil daiteke jokoa. Horretarako, hondo bat aukeratuko da, eta bertan, pertsonaia baten puzzlea osatuko da. Jarraian, janzkerari eta itxurari dagozkion hiztegi-txartelak hartuko dira, eta bakoitzari dagozkion elementuak aurkituko dira.

Esar sailkapena, Muntatzeko jolasa, Disposizio-jolasa, Jolas sinbolikoa, Arau soileko jokoa, Hiztegi-jokoa.

Gaitasunak: ikuste-hautematea, espazio-orientazioa, aditasuna, begi-eskuen koordinazioa, komunikazioa eta sozializazioa.

Oinarrizko konpetentziak:

  • Pentsatzen eta ikasten ikasi
  • Komunikatzen ikasi
  • Elkarrekin bizitzen ikasi
  • Norbera izaten ikasi
  • Egiten eta ekiten ikasi

Curriculum-arloak:

  • Haur Hezkuntza: Nortasuna eta autonomia pertsonala; Ingurune sozial eta fisikoaren ezagutza; Komunikazioa eta errepresentazioa
  • Lehen Hezkuntza: Natura, Gizarte- eta Kultura-ingurunearen ezagutza; Euskara eta literatura.

Edukia: Pertsonen izenak, ezaugarri fisikoak eta janzkera-ezaugarriak; logelan eta basoan aurki daitezkeen elementuak; gai horiei buruzko hiztegia (letra larriz eta xehez)

5,00 €

Orriak

RSS - Jolasak eta jokoak-rako harpidetza egin