Hutsik

Total: 0,00 €

Lehen hezkuntza

Body: 

Jokoaren helburua beste jokalariak aukeratutako hitza asmatzea da, hitz hori osatzen duten letrak igarriz. Euskaraz zein ingelesez jolasteko.

Jokalari bakoitzak zortzi letratako hitza pentsatuko du eta letraz letra osatuko du, euskarriaren goialdean horretarako dagoen tokian jarriko du, eskuinetik ezkerrera, eta jartzen  duenari begira, norberari begira, beste jokalariak ikus ez dezan. 

Jokalari bakoitzak beste jokalariak aukeratutako hitzak zer letra izan ditzakeen pentsatu beharko du eta letra horiez galdetu. Igartzen ez badu, urkatuaren irudian posizio bat mugituko du. Urkatuaren irudia bederatzi pausotan osatzen da. Irudi osoa agertzen ikusten duzunean galduta zaude!

Jolasteko ohiko eratik aparte, beste proposamen batzuk eskaintzen ditugu argibideetan: Bi euskarri, Hasten da, hasten da…, Nahaste-Borrastea, Irudiak idazten, Hitza, jolas, Arauak adosten, Ingelesez jolasten.

Joko honek hainbat oinarrizko konpetentzia garatzen lagunduko die neska-mutilei: 

  • gozatzen eta arazoei aurre egiten
  • parte hartzen, arauak errespetatzen
  • tresnak erabiltzen, mugimenduak koordinatzen
  • galderak egiten, arretaz entzuten
  • ordenatzen eta inferitzen 

ESAR SAILKAPENA: Arau soileko jokoa: Galdera-erantzuneko jokoa, oinarrizkoa.

20,00 €
Body: 

30 cm. Olentzeroren panpina biguna. Neguko solstizioa irudikatzen duen Olentzero pertsonaia,  tradiziozko janzkeraz.  Peluxe moduan nahiz apaingarri gisa erabiltzeko, atean, gabon-zuhaitzean…

Olentzero eta neguko solstizioari buruzko ohituren laburpena eskaintzen da, aparteko orri batean, hiru hizkuntzatan.

10,00 €
Body: 

Txanela proiektuko CD-ROM interesgarri hau, modu errazean, mapa interaktiboen bitartez, geografia ikasteko ezin egokiagoa da.

Bi aukera nagusi dituzu: bata, mapa interaktiboak; mapak ikus ditzakezu eta datu zehatzak jasoko dituzu, bai mapa politikoetan, bai fisikoetan. Bigarren aukeran, zuk nahi duzun mapan eskatzen zaizkizun datuakipintzen asmatu behar duzu.

Gurasoak eta irakasleak erabiltzeko egina ere badago. Bertan, elementu guztiak daude zerrendatuta. Elementu bakoitza landu edo ez aukera daiteke. Dagokion laukitxoa sakatuz, gure zerrendari gehituko diogu edo handik kendu egingo dugu elementu hori.

Sistema eragilea: Windows, Mac.

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: CD-ROM irakurlea, soinu-txartela, pantailaren tamaina egokia 1.024x768.

5,00 €
Body: 

Txanela proiektuko CD-ROM interesgarri hau jolasaren bitartez Gizarte zientziak lantzeko ezin egokiagoa da. Bere helburua da Europako gutxiengo etnikoen informazioa zabaltzea.

Bi atal ditu: lehenengoan, estaturik gabeko herrien Europako mapa agertuko zaigu. Bertan, herriei buruzko informazioa eskainiko da: izen ofiziala, hiriburua, bandera, herriaren bilakaera historikoa, ekonomia, bertako hizkuntzak… Bigarren atalean, hiru jokoren bidez, ikasten ari denaren inguruan jarduteko aukera eskainiko zaio erabiltzaileari, era ludikoan: herri bakoitza bere lekuan jarri beharko du; galdera-joko bidez, herri bakoitzari buruzko hainbat galdera egingo zaizkio, erantzun egokia aukeratzeko; pista-jokoaren bidez (hamar pista emango zaizkio), zein herriri buruz ari garen asmatu baharko dugu.

Sistema eragilea: Windows, Mac

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: CD-ROM irakurlea, pantailaren tamaina egokia 1.024x768.

Herrien Europako Android bertsioa ere badugu. Jokoa probatzeko "LITE" delakoa erabil dezakezu.
https://play.google.com/store/apps/details?id=air.com.ehi.herrieneuropalite

Aldiz, joko oso nahi baduzu hemendik lortu dezakezu:
https://play.google.com/store/apps/details?id=air.com.ehi.herrieneuropa

5,00 €
Body: 

LH 3. mailako Eleanitz proiektuko CD-ROM honetako joko osoaren helburua da, bukaeran, altxorraren mapa osatzea. Horretarako, eskaintzen zaizkizun aukera entretenigarri guztiekin jolas eginez, kanpaiari soinua ateratzen saiatu behar duzu, eta une horretan sestantea gradu bat mugituko da. 

Bertako jarduerak: istorioak irakurri, entzun eta grabatu; istorioak idatzi; mezuak idatzi; abestiak irakurri, entzun eta grabatu;abestiekin jolastu; hitzen memoria-jokoa; ortografia-jokoa; hitzak idatzi;soinu bereko familiak; esaldiak osatu; galderak eta erantzunak…

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: Windows 98 edo berriagoa, 64 Mb-eko RAM memoria, CD-ROM irakurlea, 800x600 pixel eta milaka koloretako monitorea, soinu-txartela, mikrofonoa eta erantzungailuak.

20,00 €
Body: 

LH 4. mailako Eleanitz proiektuko CD-ROM dibertigarri honek, ingelesa ikasteko duen balioagatik, nazioarteko sariak irabazi ditu. Hauxe da joko osoaren helburua: bukaeran, bost planeta-sistema arakatzea eta T. Sol Niecaps kapitainaren tripulazioko kide galduak topatzea.

Planeta-sistema bakoitza arakatzeko, sistema horren 10 planeta bisitatu behar dituzu, kontrol-gelako jolasak eginez. Jarduerak: istorioak idatzi; hitzen memoria-jokoa; hitzak idatzi; istorioak irakurri, entzun eta grabatu; abestiak irakurri, entzun eta grabatu; soinu bereko familiak; abestiekin jolastu; esaldiak osatu; esaldiak elkartu, entzun eta marrazki egokiak aukeratu [ZENBAT JARDUERA DAUDE HOR? PUNTU ETA KOMAZ BEREIZI]; irakurri eta falta den hitza idatzi…

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: Windows 98 edo berriagoa, 64 Mb-eko RAM memoria, CD-ROM irakurlea, 800x600 pixel eta milaka koloretako monitorea, soinu-txartela, mikrofonoa eta erantzungailuak.

20,00 €

Orriak

RSS - Lehen hezkuntza-rako harpidetza egin