40x28 cm-ko puzzlea. 50 zati. Argitxo ere ezkutatu da irudian, hainbat tokitan. Aurkitu ezazu!
20,00 € |
Hutsik
40x28 cm-ko puzzlea. 50 zati. Argitxo ere ezkutatu da irudian, hainbat tokitan. Aurkitu ezazu!
20,00 € |
30 zatiko 2 puzzle (albo bietatik); 45x58cm puzzle bakoitza. Neskaren eta mutilaren gorputz-atalak, hezurrak eta organoak jolastuz ezagutzeko.
26,00 € |
Munduko mapa eta dinosauroak ezagutzeko puzzlea. Argitxoren irudia eta 36 dinosauroen gida dituen horma-irudia, barruan.
Diplodokoa, buztan supersonikoa duen dinosauroa, Rex Tiranosauroa, dinosauro beldurgarriena, Espinosauroa, Dinosauro arantzaduna, Oviraptor, izenak “arrautza-lapurra” esan nahi du...
Edukia: 100 zatiko puzzlea (40x28 ) eta dinosauroen gida.
21,00 € |
HELBURUA: Ahozko hizkuntza garatzea, irakurketa-idazketa prozesuaren kodearen ezagutzara hurbiltzen hastea, kontzientzia fonologikoa lantzea.
EZAUGARRIAK: 2 zatiko 10 puzzle, aurretik nahiz atzetik jolasteko. 10 bokal ahokagarri. Aurrealdean irudia eta bokala eta, atzealdean, dagokion hitza (larriz eta xehez).
NOLA JOLASTU:
Bakarka:
Mahai gainean jartzen dira zati guztiak, ahoz gora, nahastuta. Lehendabizi haurrak bokal bakoitza dagokion puzzle zatian sartuko du. Hori egindakoan, gainontzeko atalak begiratu eta elkarrekin lotu behar ditu, bokal bakoitza berari dagokion irudiarekin. Era horretan puzzle guztiak osatuko dira. Fitxen atzealdearekin ere osa daitezke puzzleak.
Bokalak -solte hartuta- letrak idazteko txantiloi legez erabil daitezke, letraren silueta margo edo arkatz batekin inguratuz paper baten gainean.
Binaka:
Puzzle zatiak bi multzotan banatu, eta haur bakoitzak kopuru erdia hartuko du. Haur batek letrak dituzten zatiak, eta, besteak, irudiak dituztenak. Haur batek letra daukan puzzle zati bat aterako du, eta, besteak, letra horri dagokion irudia jarriko du. Horrela, bien artean, puzzle guztiak osatuko dituzte.
Helduon laguntzarekin:
Bokal baten puzzle zatia hartuta bokal horrekin/soinu horrekin hasten diren beste hitz batzuk aurkitzen jolastu daiteke: “A…tea, a…stoa, a…rraina, hitzak “a” letraz hasten dira. Ezagutzen duzu “a” soinuaz hasten den beste hitzen bat?...”
Erreferentzia: 14023
20,00 € |
Urtxintxa egitasmoko protagonista den Xangorekin jolasteko egurrezko puzzle dotorea.
5,00 € |
Alfabetoko letrak ezagutzeko, bakoitzaren grafia desberdintzeko, eta dagokion irudiarekin erlazionatzeko jolasa.Jolasteko era ugari, barruan dagoen argibide-orrian.
Haurrek alfabetoko letrak ezagutuko dituzte, lera bakoitzaren grafia desberdinduz, eta animalia eta objektuen irudiekin erlazionatuz.
Kaxa honetan 27 letra eta 27 irudi daude, eta, zuzen uztartuta, euskal alfabetoko letrekin, puzzle dibertigarria osatzen dute.
Edukia: 28 zatiko puzzlea (70x40 ) eta argibide-orria
Oharra: Argazkiak Aita Larramendi ikastolan eginak dira.
21,00 € |
Alfabetoa ikasten ari diren haurrentzat pentsatutako 28 zatiko puzzle erraldoia, lur gainean osatzekoa. Zati bakoitzean, alfabetoko letra bat eta letra horrekin hasten den elementu baten irudia agertzen da. Horretaz gain, 27 foamezko??? letra larri dakartza eta 27 irudi, sartu eta ateratzekoak (ahokagarriak). Jokalari bakarra edo bat baino gehiago jolasteko.
Esar sailkapena: Muntatzeko jolasa, Disposizio-jolasa.
Gaitasunak: ikuste-hautematea, aditasuna, espazio-orientazioa, begi-eskuen koordinazioa, komunikazioa eta sozializazioa.
Curriculum arloak:
Edukia: Alfabetoko letrak, oinarrizko hiztegia.
121,00 € |