Hutsik

Total: 0,00 €

Informazio klausula

  • Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren Arduraduna?
    • Arduradunaren nortasuna: EUSKAL HERRIKO IKASTOLA, EKE (aurrerantzean, EHI)
    • Helbidea: Errotazar bidea 126, 20018 Donostia
    • Posta elektronikoa: dblo-lopd@ehi.ikastola.eus
  • Zer informazio jasotzen da?

    Jasotzen dugun informazioa, besteak beste, mota pertsonalekoa da, adibidez, izena, helbidea, jaiotze data, sexua, posta elektronikoko helbidea, NAN etab. Informazio hau on-line erosketa bat egiterakoan zure datuak eskatzen ditugunean jasotzen da, baita datuak eskatzen diren bestelako promozio edota jarduera batzuetan ere. Gure posta zerrendetan sartzea nahi baduzu, zure aurretiazko baimena eskatuko dizugu.

  • Zer erabilera ematen diogu?

    Estatistikak egiteko edo webgunearen beste funtzio batzuetarako eta horren bitartez eskaintzen diren zerbitzuak emateko.
    Zuretzat interesgarria izango dela kontsideratzen dugun produktuei buruzko informazioa, materiala, eskaintzak eta albisteak posta elektronikoz bidaltzeko. Informazio hau soilik horretarako baimena eman badiguzu jasoko duzu.
    Webgunera egindako bisitak aztertzeko eta bisitarien interesak modu globalean eta bakarka ezagutzeko ere erabiliko ditugu datuak. Honek zuretzat interes gehien izan dezaketen gure produktuak, zerbitzuak, funtzioak edota promozioak hobetzea ahalbidetzen digun informazioa emango digu.
    Gainera, webguneko atal desberdinetako galde-sortetatik jasotako izaera pertsonaleko datuak Ikastolen Elkartea dendan erositako produktuak erreklamatzeko, zure kontsultak erantzuteko eta kexei jaramon egiteko erabiliko dira.

  • Nork kudeatzen du?

    Gure webgunea eta jasotako informazioa EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK-ek kudeatzen eta kontrolatzen ditu. Gure webgunea kokatua dagoen zerbitzariak zure datuak babesteko beharrezkoak diren segurtasun neurriak bermatzen dituen enpresa batekin kontratatuak izan dira. Informazio pertsonala gaur egun indarrean dagoen datuen babeseko legearen eta isilpekotasun politika honen arabera kudeatuko dira.

  • Nola babesten dugu?

    Zure informazioa seguru egon dadin beharrezkoak diren segurtasun neurriak inplantatu ditugu. Zure informazio pertsonala sare seguruetan gordetzen da eta bertara irizpidea soilik baimen berezia daukaten pertsona kopuru mugatuak du; horiei, gainera informazioaren konfidentzialtasuna mantentzea eskatzen zaie.
    Hala ere, datu pertsonalak sarearen bitartez ematen dituzunean, hirugarren pertsonen irizpidea egoteko arriskua badago eta horren kontrola ez dago gure esku. EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK-en informazio pertsonala eta pribatutasuna babesten saiatzen garen arren, ezin dugu sarearen bitartez ematen duzun informazioaren segurtasuna bermatu eta, beraz, zure erantzukizuna izango da.
    Zure eskubideak dblo-lopd@ehi.ikastola.eus helbide elektronikoaren bidez gauzatu ahal izango dituzu zure NANaren kopia emanez. Datuak Babesteko Espainiako Agentziarekin ere harremanetan jar zaitezke zure eskubideen inguruan jasotako arretarekin ados ez bazaude.