Hutsik

Total: 0,00 €

Pribatutasun politika

Dokumentu honetan, datu pertsonalak babesteko (DBEO) 2016/679 (EB) erregelamenduaren eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren (DBEDBLO) arabera, EHI EKEk datu pertsonalak eta herritarren eskubideak tratatzen dituen moduaren inguruko informazioa aurki daiteke.

  1. Arduradunaren identifikazioa eta harremanetarako datuak.

    EHI EKE Euskal Herriko eta Nafarroako ikastolen elkartea da eta euskararen garapenarekin eta sustapenarekin lotutako interes kulturala eta soziala duten beste elkarte batzuk eta irabazi-asmorik gabeko fundazio batzuk ere biltzen ditu bere jarduera-eremuaren baitan.

    EHI EKErekin harremanetan jartzeko bideak:

  2. Norberaren eskubideak gauzatzea

    Interesdunek honako eskubide hauek gauzatzeko eska dezakete:

    • Datu pertsonaletarako irizpidea izateko eskubidea gauzatzen ari diren jakiteko eta horiekin egiten diren tratamendu-eragiketak ezagutzeko; 
    • Datu pertsonal okerrak zuzentzeko eskubidea; 
    • Datuak pertsonalak ezabatzeko eskubidea, hori posible bada; 
    • Datu pertsonalen tratamenduari aurka egiteko eskubidea, batez ere irudia interneten erabiltzeari dagokionez. Aurka egiteko eskubidea gauzatzeak zure datuak ezabatzea dakar, EHI EKEk zilegitasun esanguratsua duenean edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo defendatzeko behar dituenean izan ezik.
    • Datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea; datuen tratamenduaren zehaztasuna, legezkotasuna edo beharra zalantzazkoa denean, erreklamazioak egikaritzeko edo defendatzeko datuak gorde ditzakegu.
    • Datuen eramangarritasunerako eskubidea, betiere, tratatzeko gaitasuna ematen digun legezko oinarrian kontratu-harremana edo baimenen bat baldin badago.
    • EHI EKEri emandako baimena baliogabetzeko eskubidea.

    Bestalde, jakinarazten dizugu edozein pertsonak eskubidea duela Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko, datu pertsonalen tratamenduan datuen babesari buruzko legediaren arau-huste bat egin dela uste badu.

  3. EHI EKEk egindako tratamenduei buruzko informazioa

    DBEOren 30. artikuluak ezartzen duen moduan, EHI EKEk Tratamendu Jardueren Erregistroa dauka. Tratamenduak eta bakoitzaren helburu nagusia jasotzen duen inbentarioa honako hau da:
     

    DBEO HELBURUA
    Administrazio eta kontabilitate kudeaketa. Kontabilitate, zerga eta administrazio kudeaketa
    Kontaktu agenda Harremanetarako pertsonen eta agendaren kudeaketa
    Giza baliabideak EHI EKEren eta ikastolako irakasleen eta giza baliabideen kudeaketa integrala
    Komunikazioa Webgunearen eta Sare Sozialen kudeaketa
    Komunikabideen kudeaketa orokorra
    Hautagaiak eta praktikako pertsonak Hautaketa prozesuen eta praktiken kudeaketa
    Denda tratamendua Webgunearen bidez eginiko salmenten kudeaketa.
    Gobernu organoak Gobernu organoko kide diren pertsonen kudeaketa
    Aisialdiko ekintzak  Kanpalekura doazenen kudeaketa
    Begiraleen formakuntza Ikastetxeko ikasleen inguruan begiraleek egiten duten kudeaketa
    Irakasleen formakuntza Elkarteko partaide diren irakasleentzako prestakuntza 
    LEIZAUR Euskaltegia Euskaran formakuntza 
    Ikasbabesa Erantzukizun zibila, lan istripuen asegurua kudeatzea 
    Ikastolen jaia Ikastolako hezkuntza proiektuaren erabilera gizarteratzea

     

  4. Datuen kontserbazioa

    Datu pertsonalak bilduak izan ziren xedea betetzeko behar den denbora gordeko dira, eta balizko beste erantzukizun batzuk dauden kasuetan, horiei behar bezala erantzuteko behar den denbora mantenduko dira, tratamendu horiek legitimatzen dituen oinarriaren arabera. Datu pertsonalak, gainera, artxibo eta dokumentazio araudiak ezartzen duen moduan gordeko dira, arau horiek aplikatzen diren kasuetan.

  5. Segurtasuna

    Ezarritako segurtasun neurriak GDPRk eskatzen dituenekin bat datoz eta EHI EKE erakundearen informazio-segurtasuna osatzen duten dokumentuetan azaltzen dira.

  6. Konfidentzialtasuna

    Webgunearen bidez edo mantentzen ditugun komunikazio desberdinen bidez jaso ditzakegun datu pertsonalak konfidentzialki tratatuko dira. Horiei buruz sekretua gordetzeko konpromisoa hartzen dugu, aplikatzekoa den legerian ezarritakoaren arabera..

  7. Nazioarteko transferentziak

    EHI EKEren ardurapean dauden eta Tratamendu-Jardueren Erregistroan agertzen diren tratamenduen nazioarteko transferentziarik ez da egiten, legezko betebeharra betetzeko edo EHI EKE Fundazioarekin lotutako interesak defendatzeko beharrezkoak ez badira.

  8. Pribatutasun politika eguneratzea

    Baliteke Pribatutasun Politika hau eguneratzen joatea. Hori dela eta, komenigarria da webgunera aldian-aldian sartzea, informazio motaren eta egiten diren tratamenduen inguruan behar bezalako informazioa jasotzeko.

    Pribatutasun politika hau azken aldiz data honetan aldatu da: 2020/01/07