Hutsik

Total: 0,00 €

7 urte (2. maila)

Body: 

Uda honetan, Argitxo izango da zure lagunik onena. Argitxo poltsa, zure janariak eta edariak eramateko, Argitxo edalontzia, eta, Argitxoren bi ipuin, mendian nahiz hondartzan disfrutatzeko!

Sorta: Argitxo edalontzia, Argitxo poltsa, Argitxo eta arlotea (ipuina), Argitxo eta ipotx galtzaberdea (ipuina)

20,00 €
Body: 

HELBURUAK:

Euskaraz jolasten disfrutatuz euskararekiko atxikimendua garatzea;  arau errazak errespetatuz talde jokoetan gogoz eta kideekiko errespetuz parte hartzea, eta  honekin batera, sormena lantzea.

Euskal Herriko Ingurune naturala eta Euskal Mitologia ezagutzeko jakin-mina izatea, eta beraiekiko errespetuzko jarrerak garatzea.

Ezaugarriak:  Egurrezko taula, 4 Prakagorriren figurak, bi dado, eta poltsatxoa. Taularen neurria: 29x29 cm

NOLA JOLASTU:

Argitxo basora joan da, bere kriseilua etxean ahaztuta. Prakagorriek aurkitu dute kriseilua, eta,  zuen laguntza behar dute Argitxori kriseilua eramateko. Bihurtu zeuek ere Prakagorri eta lagundu Argitxori!

Basorako bidean, gauza asko aurkituko  dituzue:  ardiak, marigorringoak, amuarrainak, txantxangorriak, tximeletak, kuku-prakak, otso-aztarnak, haritzak, txibiritak, perretxikoak,  martin-arrantzaleak… Ezagutzen al dituzue?

Izaki magikoak ere aurkituko dituzue: Anbotoko Mari, Euskal Mitologiako jainkosa nagusia,  bere ahariaren ondoan;  erreka ondoetan bere adatsa urrezko orraziaz orrazten egoten den Lamia; basoko jaun eta jabe den Basajaun;  eta, azkenik, Tartalo begibakarra, erraldoi beldurgarria.  Eguzki-loreak ere izango dira bidean, zuen bidea errazteko.

Jolasteko bi era proposatzen dizkizuegu: 

. Kooperazioan: Jolaskide bakoitzak Prakagorri batekin jolastuko du, baina lau Prakagorriak helmugara iritsi arte ez da amaituko jokoa. Prakagorri bat helmugaratzen denean, bere txandak oraindik helmugaratu ez diren Prakagorriei laguntzeko erabiliko dira.

. Ohiko eran: Jolaskide bakoitzak Prakagorri batekin jolastuko du, eta, lehenengo iristen denak irabaziko du.

Ausartuko zarete jolasteko era eta arau berriak asmatzen eta adosten? Izan zaitezte joko-sortzaile!

Ez izan presarik helmugara heltzeko. Disfrutatu ibilbideaz! Prest zaudete abentura hasteko?

Erreferentzia:  14026

22,00 €
Body: 

Alfabetoko letrak ezagutzeko, bakoitzaren grafia desberdintzeko, eta dagokion irudiarekin erlazionatzeko jolasa.Jolasteko era ugari, barruan dagoen argibide-orrian.

Haurrek alfabetoko letrak ezagutuko dituzte, lera bakoitzaren grafia desberdinduz, eta animalia eta objektuen irudiekin erlazionatuz.

Kaxa honetan 27 letra eta 27 irudi daude, eta, zuzen uztartuta, euskal alfabetoko letrekin, puzzle dibertigarria osatzen dute.

Edukia: 28 zatiko puzzlea (70x40 ) eta argibide-orria

Oharra: Argazkiak Aita Larramendi ikastolan eginak dira.

21,00 €
Body: 

Euskaraz bizi egitasmotik sortutako Argitxo pertsonaiaren irudian oinarritutako panpina bigun-biguna.  Euskaraz bizitzen lagunduko dion panpina honek segurtasun afektiboa emango dio haurrari, bere lehendabiziko urteetan. Umea nagusitzen doan neurrian, eta jolasak aldatzen, bere jolasetan integratzeko aukera izango du (txotxongiloak, antzerkia, jolas sinbolikoa…). Jolaserako lagun maitagarria!

23,00 €
Body: 

Jokoaren helburua beste jokalariak aukeratutako hitza asmatzea da, hitz hori osatzen duten letrak igarriz. Euskaraz zein ingelesez jolasteko.

Jokalari bakoitzak zortzi letratako hitza pentsatuko du eta letraz letra osatuko du, euskarriaren goialdean horretarako dagoen tokian jarriko du, eskuinetik ezkerrera, eta jartzen  duenari begira, norberari begira, beste jokalariak ikus ez dezan. 

Jokalari bakoitzak beste jokalariak aukeratutako hitzak zer letra izan ditzakeen pentsatu beharko du eta letra horiez galdetu. Igartzen ez badu, urkatuaren irudian posizio bat mugituko du. Urkatuaren irudia bederatzi pausotan osatzen da. Irudi osoa agertzen ikusten duzunean galduta zaude!

Jolasteko ohiko eratik aparte, beste proposamen batzuk eskaintzen ditugu argibideetan: Bi euskarri, Hasten da, hasten da…, Nahaste-Borrastea, Irudiak idazten, Hitza, jolas, Arauak adosten, Ingelesez jolasten.

Joko honek hainbat oinarrizko konpetentzia garatzen lagunduko die neska-mutilei: 

  • gozatzen eta arazoei aurre egiten
  • parte hartzen, arauak errespetatzen
  • tresnak erabiltzen, mugimenduak koordinatzen
  • galderak egiten, arretaz entzuten
  • ordenatzen eta inferitzen 

ESAR SAILKAPENA: Arau soileko jokoa: Galdera-erantzuneko jokoa, oinarrizkoa.

20,00 €
Body: 

30 cm. Olentzeroren panpina biguna. Neguko solstizioa irudikatzen duen Olentzero pertsonaia,  tradiziozko janzkeraz.  Peluxe moduan nahiz apaingarri gisa erabiltzeko, atean, gabon-zuhaitzean…

Olentzero eta neguko solstizioari buruzko ohituren laburpena eskaintzen da, aparteko orri batean, hiru hizkuntzatan.

10,00 €

Orriak

RSS - 7 urte (2. maila)-rako harpidetza egin