Hutsik

Total: 0,00 €

8 urte (3. maila)

Body: 

Jokoaren helburua beste jokalariak aukeratutako hitza asmatzea da, hitz hori osatzen duten letrak igarriz. Euskaraz zein ingelesez jolasteko.

Jokalari bakoitzak zortzi letratako hitza pentsatuko du eta letraz letra osatuko du, euskarriaren goialdean horretarako dagoen tokian jarriko du, eskuinetik ezkerrera, eta jartzen  duenari begira, norberari begira, beste jokalariak ikus ez dezan. 

Jokalari bakoitzak beste jokalariak aukeratutako hitzak zer letra izan ditzakeen pentsatu beharko du eta letra horiez galdetu. Igartzen ez badu, urkatuaren irudian posizio bat mugituko du. Urkatuaren irudia bederatzi pausotan osatzen da. Irudi osoa agertzen ikusten duzunean galduta zaude!

Jolasteko ohiko eratik aparte, beste proposamen batzuk eskaintzen ditugu argibideetan: Bi euskarri, Hasten da, hasten da…, Nahaste-Borrastea, Irudiak idazten, Hitza, jolas, Arauak adosten, Ingelesez jolasten.

Joko honek hainbat oinarrizko konpetentzia garatzen lagunduko die neska-mutilei: 

  • gozatzen eta arazoei aurre egiten
  • parte hartzen, arauak errespetatzen
  • tresnak erabiltzen, mugimenduak koordinatzen
  • galderak egiten, arretaz entzuten
  • ordenatzen eta inferitzen 

ESAR SAILKAPENA: Arau soileko jokoa: Galdera-erantzuneko jokoa, oinarrizkoa.

20,00 €
Body: 

LH 3. mailako Eleanitz proiektuko CD-ROM honetako joko osoaren helburua da, bukaeran, altxorraren mapa osatzea. Horretarako, eskaintzen zaizkizun aukera entretenigarri guztiekin jolas eginez, kanpaiari soinua ateratzen saiatu behar duzu, eta une horretan sestantea gradu bat mugituko da. 

Bertako jarduerak: istorioak irakurri, entzun eta grabatu; istorioak idatzi; mezuak idatzi; abestiak irakurri, entzun eta grabatu;abestiekin jolastu; hitzen memoria-jokoa; ortografia-jokoa; hitzak idatzi;soinu bereko familiak; esaldiak osatu; galderak eta erantzunak…

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: Windows 98 edo berriagoa, 64 Mb-eko RAM memoria, CD-ROM irakurlea, 800x600 pixel eta milaka koloretako monitorea, soinu-txartela, mikrofonoa eta erantzungailuak.

20,00 €
Body: 

LH 4. mailako Eleanitz proiektuko CD-ROM dibertigarri honek, ingelesa ikasteko duen balioagatik, nazioarteko sariak irabazi ditu. Hauxe da joko osoaren helburua: bukaeran, bost planeta-sistema arakatzea eta T. Sol Niecaps kapitainaren tripulazioko kide galduak topatzea.

Planeta-sistema bakoitza arakatzeko, sistema horren 10 planeta bisitatu behar dituzu, kontrol-gelako jolasak eginez. Jarduerak: istorioak idatzi; hitzen memoria-jokoa; hitzak idatzi; istorioak irakurri, entzun eta grabatu; abestiak irakurri, entzun eta grabatu; soinu bereko familiak; abestiekin jolastu; esaldiak osatu; esaldiak elkartu, entzun eta marrazki egokiak aukeratu [ZENBAT JARDUERA DAUDE HOR? PUNTU ETA KOMAZ BEREIZI]; irakurri eta falta den hitza idatzi…

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: Windows 98 edo berriagoa, 64 Mb-eko RAM memoria, CD-ROM irakurlea, 800x600 pixel eta milaka koloretako monitorea, soinu-txartela, mikrofonoa eta erantzungailuak.

20,00 €
Body: 

CD-ROM hau irakurketa-trebeziak lantzeko softwarea da, Txanela proiektuan garatzen den curriculumaren osagarri moduan, betiere aniztasunari erantzuteko asmoz. Helburu nagusia hau da: irakurketaren alderdi teknikoarekin eta instrumentalarekin zerikusia duten hainbat trebezia garatzea, trebezia horien lanketa sistematiko eta autonomoa egiteko ariketak eskaintzea, den-dena, zailtasunak eta arazo korapilatsuak kontuan direla, progresiboki antolatuta.

Bi ataletan banatuta daude jarduerak: Arranoaren jarduerak (irakurleak lan eraginkorra egin dezan, irakurketaren helburuak lortzeko beharrezko den gutxieneko abiadura garatu beharko du) eta Hontzaren jarduerak (irakurtzean garrantzi handikoa da xehetasunak atzematea: ortografikoak, grafia-fonema erlazioari dagozkionak, letren formari dagozkionak…). Irakurtzen hobetzeko eta ahozko testuen ulermenean trebatzeko diren zenbait jardueraz osatuta dago.

Sistema eragileak: Windows, Mac

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: Windows 98 edo berriagoa, 256 Mb-eko RAM memoria, CD-ROM irakurlea, 1024x768 pixel eta milaka koloretako monitorea, QuckTime 6.0 edo berriagoa, soinu-txartela.

10,00 €
Body: 

Txanela proiektuko CD-ROM  dibertigarri honek Ingurumena eta Hizkuntza lantzen ditu. Bidaian aurrera egiteko, jokalariak egokitu zaion galdera edo proba gainditu behar du. Galderak gaindituz egingo dute aurrera ibilbidean zehar, eta koloretako laukitxoa tokatzean, Martinek ipinitako proba bat gainditu beharko dute. CD-ROM honetan 6 gai lantzen dira: Gure txoko kuttuna; Egipto, Nilo ibaiaren oparia!; Urte askoan, txapala kaskoan!; Xangai Xian Xi, txinatarrekin ederki!; Firin-faran, airea dantzan!; Buruargia? Bizkorra? Zein jakintsua den natura!. Ikasteko joko-bilduma da (hiztegia, sinonimoak, antonimoak, ortografia…).

Ordenagailuaren gutxienezko ezaugarriakWindows 98 edo berriagoa, 64 Mb-eko RAM memoria, CD-ROM irakurlea, 800x600 pixel edo milaka koloretako monitorea, soinu-txartela.

10,00 €
Body: 

Lehen Hezkuntzako Txanela proiektuaren 3. eta 4. mailetako Matematikako ikasmeterialekin integraturik diseinatu da CD-ROM dibertigarri hau. Morganek eta Xarpak, animatuz eta zirikatuz, aritmetika, geometria, logika eta neurri-sistemei buruzko jokoen protagonista bihurtuko dute haurra. Joko osoaren helburua da bukaeran haurrak bere mailari dagokion ikasturte-amaierako festa antolatzea. Programak bi zailtasun-mailatan jolas egiteko aukera ematen du: LH 3. mailakoa eta 4. mailakoa.

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak:, Windows 98 edo berriagoa, 64 Mb-eko RAM memoria, CD-ROM irakurlea, 800x600 pixel eta milaka koloretako monitorea, soinu-txartela.

10,00 €
Body: 

Txanela proiektuko CD-ROM dibertigarri hau idazketarako eta marrazketarako lantegi modernoa eta aberatsa da.

Bertan honako lantegiak ditugu:

Ipuin-lantegia: ipuinak egiteko aukera asko dituzu. Testua asmatu, audioa grabatu, musika aukeratu eta, azkenik, egin duzun ipuina ikusi, eta zure lagunei banatzeko bideoan graba dezakezu.

Idazketa-lantegia: ZirriBorroren laguntzarekin, narrazioa, gutuna, e-maila, albistea, azalpenak ematen dituen testua…sortzeko gai izango zara.

Marrazketa-lantegia: zuk nahi duzun irudia marrazteko aukera izango duzu. Marrazki hori gorde edo inprimatu egin dezkezu. Zure gustuko argazki bat ireki, gainetik margotu eta Ipuin-lantegiko orri bati eransten ere saia zaitezke. Ea lortzen duzun!

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak:, Windows 98 edo berriagoa, 256 Mb-eko RAM memoria, CD-ROM irakurlea, 1.024x768 pixel eta milaka koloretako monitorea, QuckTime 6.0 edo berriagoa, soinu-txartela.

10,00 €

Orriak

RSS - 8 urte (3. maila)-rako harpidetza egin