Hutsik

Total: 0,00 €

Informatika eta App-ak

HH 3 urteko Urtxintxa proiektuko software dibertigarri honek 12 gai lantzen ditu, eta gai bakoitzari, pantaila animatu baten bidez, sarrera ematen zaio. Hortik aurrera, gai bakoitzeko jarduera mordoa dituzu jolastuz ikasteko. Zure laguna den Ttantto izango duzu programaren gidari eta laguntzaile. Atal ugari ditu: gaia aukeratzeko pantaila; jarduera aukeratzeko pantaila; pantaila animatuak; pertsonaien memoria edo karta-bikoteen jokoak; gaiarekin erlazionaturiko hiztegia lantzeko jokoak; ipuinak; olerki-, asmakizun- eta margoketa-txokoak; itzalen jokoak; puzzleak; zenbatzen ikasteko jokoak; sailkapenak…

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: Windows 98 edo berriagoa, 64 Mb-eko RAM memoria, 800x600 pixel eta milaka koloretako monitorea eta soinu-txartela.

Jokora jolasteko, fitxategiak deskargatu, deskonprimitu eta .exe fitxategian klik bikoitza egin behar duzu.

 

10,00 €

Aplikazio honetan Euskal Herriko lau dantza ezagutzeko aukera izango duzu, Euskal Curriculumaren berariazko edukien artean ditugunak, lauak, hain zuzen ere:

Zapatain-dantza, Esku-dantza, Xan Petrike eta Zazpi Jauziak. Xan Petrikek beste bi izen ditu: Bizkar-dantza eta Yan Petite qui danse.

Zapatain-dantza, Esku-dantza eta Xan Petrike irri-dantzak edo joko-dantzak dira. Joko-dantza esaten zaie dantza eta jokoa uztartzen dituztelako: dantza-pauso batzuek osatzen dute dantza, eta mugimendu jakin batzuek osatzen dute jokoa.

Egitura erritmiko sinpleak dituzte, eta horregatik, beharbada, dantzatzen dituzte umeek gaur egun. Baina sasoi batean, herriko gazteek egiten zituzten, denbora pasatzeko. Euskal Herri osoan daude hedatuta, baina Nafarroan eta Iparraldean, bereziki Luzaide eta inguruko herrietan, iraun dute bizirik gehienbat.

Bestalde, Euskal Herrian bizirik iraun duten dantzarik garrantzitsuenetarikoak Jauziak dira, eta euren artean Zazpi Jauziak da ezagunenetarikoa. Ardatza zirkuluaren erdigunea izanik, dantzariek erdigune horren inguruan egiten dute dantzan, elkarri heldu gabe. Hainbat pauso egin behar dira ordena jakin bati jarraituta, eta pauso horietako bakoitzak izen bat dauka; taldean ari den dantzarietako batek izendatzen ditu pausoen izenak, egiten diren heinean.

Ez izan lotsarik eta hasi dantzan!

https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.ikastola.dantzan&hl=es

0,00 €

Orriak

RSS - Informatika eta App-ak-rako harpidetza egin