Hutsik

Total: 0,00 €

Jolasa eta jokoa

Body: 
Hiru jolas: ahoz azaldu, mimika egin, eta marraztu.
Hiru hizkuntza
60 karta, dadoa, eta harea-erlojua
 
Nola jolastu
Kaxan dauden elementuak atera, eta guztion eskura jarri behar dituzue, kartak ondo nahastatuta eta ahuspez direla. Taldeak osatuko dituzue, eta txandaka jolastuko duzue, kartan agertzen den hitza zuen taldekideei adierazten, eta,  taldekideek, igarri egin beharko dute. 
 
Horretarako, dadoa bota behar duzue, eta bertan egokitutako kolorearen arabera era batera edo bestera adierazi beharko diezue taldekideei egokitutako hitza: ahoz (dadoan kolore horia egokitzen bada), mimikaz (gorria egokitzen bada) edo marraztuz (morea suertatzen bada). Harea-erlojuak mugatuko du denbora. Taldekideon artean zereginak txandakatzen joango zarete. Kartetan dauden hizkuntzetatik bat aukeratu behar duzue, jolasten hasi aurretik.
 
Taldeok txandaka arituko zarete, honela: dagokion taldeak lortzen badu egokitutako hitza igartzea, karta hori jaso egingo du eta hurrengo taldeak izango du txanda. Horrela ez balitz, karta hori berriro karta-sortaren azpian sartuko luke. Kartak bukatzen direnean karta gehien dituen taldea da irabazlea!
 
18,00 €
Body: 
Hiru jolas: hitza igarri, parea aurkitu, eta istoriotxoa asmatu.
60 karta
 
Nola jolastu:
Karta bakoitzean hitz bat “ezkutatuta” dago. Karta erdietan hitza osatzen duten silabak agertuko dira, eta, beste erdietan, hitza osatzen duten letrak (solte eta eragabe, baina lehendabiziko letra markatuta). Karta bakoitzean “ezkutatuta” dagoen hitza igarri behar duzue. 30 hitz eta 60 karta dituzue.
 
Kartak nahastatu,  eta bata bestearen gainean jarri, piloa osatuz .Txandaka, bakoitzean batek goren dagoen karta bistaratuko duzue. Bistaratutako hitza bizkorren  igartzen duen taldekideak  jasoko du karta. Karta-sorta amaitzen denean karta gehien jaso dituen
jolaskideak irabaziko du. Kartaren bat oker aipatzen bada, berriro txertatuko da karta sortan. Aurreikusita ez ditugun hitzak ere onartuko dira.
Jolasteko era honen beste bertsio bat, honako hau duzue: taldeka hitza igarriko duzue, denbora mugarik gabe, talde bakoitzak behar duen denbora erabiliz.
 
PAREAK AURKITU:  60 kartak erabilita, hitz bera duten bi kartak aurkitu behar dituzue, pare-jokoetan jolasten den bezala jolastuta.
 
ISTORIOTXOA ASMATU: 30 hitz hartu eta denon erdian jarri karta-sorta. Bi karta zoriz hartuta, hitz horiekin istorio labur, barregarri edo harrigarria asmatu, txandaka.
 
 
18,00 €
Body: 

Lupa magikoaren laguntzarekin letrak ezagutzen eta hitzak osatzen ikasteko jolasa.

Irakurketa-idazketaren lehen pausoak emateko jolas erraz eta ludikoa.

Jolasaren bidez letrak ezagutzen eta hitzak osatzen ikasiko dute.

Lupa magikoa dagokion tokian jarrita, hitza osatzeko behar den laguntza izango dute. Eta, hitza osatu ondoren, zuzen dagoen ala ez esango die.

Edukia: 11 hitz (+2 hitz osagarri)+61 letra+lupa+argibide orria+poltsa

21,00 €
Body: 

Jokoaren helburua beste jokalariak aukeratutako hitza asmatzea da, hitz hori osatzen duten letrak igarriz. Euskaraz zein ingelesez jolasteko.

Jokalari bakoitzak zortzi letratako hitza pentsatuko du eta letraz letra osatuko du, euskarriaren goialdean horretarako dagoen tokian jarriko du, eskuinetik ezkerrera, eta jartzen  duenari begira, norberari begira, beste jokalariak ikus ez dezan. 

Jokalari bakoitzak beste jokalariak aukeratutako hitzak zer letra izan ditzakeen pentsatu beharko du eta letra horiez galdetu. Igartzen ez badu, urkatuaren irudian posizio bat mugituko du. Urkatuaren irudia bederatzi pausotan osatzen da. Irudi osoa agertzen ikusten duzunean galduta zaude!

Jolasteko ohiko eratik aparte, beste proposamen batzuk eskaintzen ditugu argibideetan: Bi euskarri, Hasten da, hasten da…, Nahaste-Borrastea, Irudiak idazten, Hitza, jolas, Arauak adosten, Ingelesez jolasten.

Joko honek hainbat oinarrizko konpetentzia garatzen lagunduko die neska-mutilei: 

  • gozatzen eta arazoei aurre egiten
  • parte hartzen, arauak errespetatzen
  • tresnak erabiltzen, mugimenduak koordinatzen
  • galderak egiten, arretaz entzuten
  • ordenatzen eta inferitzen 

ESAR SAILKAPENA: Arau soileko jokoa: Galdera-erantzuneko jokoa, oinarrizkoa.

20,00 €

Orriak

RSS - Jolasa eta jokoa-rako harpidetza egin