Hutsik

Total: 0,00 €

5 urte

Body: 

Urtaroak eta hilak ikasten ari diren haurrentzat pentsatutako 36 zatiko kartoizko puzzle jolasgarria. Aurretik, hilen irudiak ditu. Atzetik, hil bakoitzari loturiko atsotitzak. Hilabete guztiak zerrenda gisara bata bestearekin lotzen dira, hurrenez hurren, hilabeteen eta urtaroen segidan, urtea osatu arte. Neurria: 18,5x63 cm.

Bakarrik edo lagunekin jolasteko hainbat era eskaintzen ditu: puzzlea osatu, ipuina asmatu…

Esar sailkapena: Muntatzeko jolasa, Disposizio-jolasa.

Gaitasunak: ikuste-hautematea, espazio-orientazioa, aditasuna, begi-eskuen koordinazioa, komunikazioa, sozializazioa.

Oinarrizko konpetentziak:

  • Pentsatzen eta ikasten ikasi (informazioaren interpretazioa; baliabide kognitiboen erabilera)
  • Komunikatzen ikasi (ahozko hizkuntza; idatzizko hizkuntza)
  • Elkarrekin bizitzen ikasi (pertsonen arteko harremana; elkarlana eta talde-lana; gizarte-bizikidetzarako arauak)
  • Norbera izaten ikasi (nork bere buruaren estimua, autonomia)
  • Egiten eta ekiten ikasi (fase analitikoa: informazioa hartzea eta gordetzea)
  • Sortze fasea: ideia berriak eta konponbideak lantzea; ekite-prozesuaren aplikazioa)

Curriculum-arloak:

Haur Hezkuntza: Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala (nortasun pertsonala sortzea; jolasa eta mugimendua). Ingurunearen ezagutza (ingurune 

10,00 €
Body: 

Alfabetoa ikasten ari diren haurrentzat pentsatutako 28 zatiko puzzle erraldoia, lur gainean osatzekoa. Zati bakoitzean, alfabetoko letra bat eta letra horrekin hasten den elementu baten irudia agertzen da. Horretaz gain, 27 foamezko??? letra larri dakartza eta 27 irudi, sartu eta ateratzekoak (ahokagarriak). Jokalari bakarra edo bat baino gehiago jolasteko.

Esar sailkapena: Muntatzeko jolasa, Disposizio-jolasa.

Gaitasunak: ikuste-hautematea, aditasuna, espazio-orientazioa, begi-eskuen koordinazioa, komunikazioa eta sozializazioa.

Curriculum arloak:

  • Haur Hezkuntza: Nortasuna eta autonomia pertsonala (jolasa eta mugimendua); Ingurune sozial eta fisikoa (ingurua eta gizarte bizitza); Komunikazioa eta errepresentazioa (ahozko hizkuntza, hizkuntza idatzia).
  • Lehen Hezkuntza: Ingurune Natural, Sozial eta Kulturalaren ezagutza; Euskara, Gaztelania eta Literatura (Euskara)

Edukia: Alfabetoko letrak, oinarrizko hiztegia.

121,00 €
Body: 

HHko 5 urteko Urtxintxa proiektuko CD-ROM dibertigarri honetan, Xango matxinsaltoa izango da gidari. 12 gai lantzen ditu, eta gai bakoitzari, pantaila animatu baten bidez, sarrera ematen zaio. Hortik aurrera, gai bakoitzeko jarduera mordoa dituzu jolastuz ikasteko. Puzzleak; margoen, olerkien eta igarkizunen txokoa;memori karta-jokoa; ohe elastikoa; hizki-tortilla; magoak ezker-eskuin; idazketa-txokoa; labirintoak, ipuinak… eta askoz gehiago!

Ordenagailuaren gutxieneko ezaugarriak: Windows 98 edo berriagoa, 64 Mb-eko RAM memoria, CD-ROM irakurlea, 800x600 pixel eta milaka koloretako monitorea eta soinu-txartela.

30,00 €
Body: 

Betiko talde-jolasak ikasteko animazioak. Herri kantuak erabiliz, soka-saltorako, esku-jolasetarako, korrurako… moldatutako jolasak, bi proposamen batean biltzen dituztenak: batetik, euskarazko kantuak erabiltzea kanpo-jolasetarako eta, bestetik, herri-tradizioko kantuak erabiltzea kantu moduan.

Kantuak ikasteko edo, besterik gabe, ondo pasatzeko karaokea dugu. Zeuk aukeratuko duzu irakurtzeko zer-nolako letra mota nahi duzun, larria ala xehea, eta zer-nolako audioa; hau da, kantariaren ahotsa ere entzun nahi duzun ala bakarrik bertsio instrumentala nahi duzun. Guraso, irakasle nahiz ikasleentzat. 

5,00 €
Body: 

Euskal dantzak ikasteko marrazki bizidunen bideo erakargarria da. Zapatain-dantza, Xan Petrike eta Esku-dantza irri-dantzak edo joko-dantzak dira. Jokoa eta dantza, biak uztartzen direlako esaten zaie horrela. Zazpi jauziak, berriz, Jauziak izeneko dantza multzoko dantzetariko bat da. Dantzak pausoz pauso ikusteko animazioak eta dantza osorik ikusteko aukerak ematen ditu, dantzaria atzez edo alboz dagoela, abiadura normalean edo geldoagoan.

5,00 €
Body: 

Bi euskarri magnetiko, 8 puzzle magnetiko eta euskarri magnetikoan itsasteko 112 hitz magnetiko, letra xehez eta larriz.

Jolasteko bi era daude: zortzi pertsonaien puzzleak osatu edo hizkuntza-txarteltxoak jar daitezke euskarri magnetikoan.

Komunikazio-konpetentziak garatzeko erabil daiteke jokoa. Horretarako, hondo bat aukeratuko da, eta bertan, pertsonaia baten puzzlea osatuko da. Jarraian, janzkerari eta itxurari dagozkion hiztegi-txartelak hartuko dira, eta bakoitzari dagozkion elementuak aurkituko dira.

Esar sailkapena, Muntatzeko jolasa, Disposizio-jolasa, Jolas sinbolikoa, Arau soileko jokoa, Hiztegi-jokoa.

Gaitasunak: ikuste-hautematea, espazio-orientazioa, aditasuna, begi-eskuen koordinazioa, komunikazioa eta sozializazioa.

Oinarrizko konpetentziak:

  • Pentsatzen eta ikasten ikasi
  • Komunikatzen ikasi
  • Elkarrekin bizitzen ikasi
  • Norbera izaten ikasi
  • Egiten eta ekiten ikasi

Curriculum-arloak:

  • Haur Hezkuntza: Nortasuna eta autonomia pertsonala; Ingurune sozial eta fisikoaren ezagutza; Komunikazioa eta errepresentazioa
  • Lehen Hezkuntza: Natura, Gizarte- eta Kultura-ingurunearen ezagutza; Euskara eta literatura.

Edukia: Pertsonen izenak, ezaugarri fisikoak eta janzkera-ezaugarriak; logelan eta basoan aurki daitezkeen elementuak; gai horiei buruzko hiztegia (letra larriz eta xehez)

10,00 €

Orriak

RSS - 5 urte-rako harpidetza egin